Edukira joan

Lur azpiko kable baten mozketak 2.600 bezero laga ditu argi barik

Gizartea

Ordubetean ilunetan egon ziren Nasa kaletik Kamiñazpirainoko etxe, denda eta tabernak, zirkuitu batek salto eginda.

l. ibaibarriaga

Herri erdi argirik barik egon zen atzo goizean, hondeatzeko makina batek lur azpiko kable bat zulatu ostean. Zulaketak, era berean, zirkuitu batek salto egitea ekarri zuen, eta horrenbestean, 2.600 lagun argirik barik egon ziren, Nasa kalean hasi eta Kamiñazpiraino.

Kable mozketa 10:11n izan zela jakin eragin zuten Iberdrolako arduradunek. Ordubetera, baina, argindarra zeukaten guztiek.

10:27rako argia zeukan kaltetuen %36ak. 10:54an %58ak, eta 11:15 orduko %100ak.

Igogailuetan preso

Argia joateak hainbat arazo eragin zituen. Artibai kaleko 2. eta 10. zenbakietan, esatea baterako, igogailuan preso geratu ziren bizilagunak. Dena dela, erraz atera zituzten kanpora. Hainbat denda, taberna eta etxetan ere ezin izan zuten normaltasunez lan egin.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.