Edukira joan

Ura, gasa eta saneamendua kanal berean sartuko dituzte Beheko Kalen

Ziortza-Bolibar

Kaleko behegaina ere konponduko du Udalak, «herriko bizi kalitatea hobetzeko» helburuagaz.

Asier alkorta

Ziortza-Bolibarko erdigunean dagoen Beheko Kalen ura, gasa eta saneamendua hobetzeko lanak egingo ditu Udalak. Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzaz baliatuz egingo den lan horregaz, kale osoko bizilagunen «bizi kalitatea hobetzeko apustua» egin nahi izan du Ziortza-Bolibarko Udalak.

Aspaldidanik zuen Udalak Beheko Kaleko saneamendua hobetzeko asmoa. Ikerketak egin ostean, saneamendua hobetzeko egin beharreko lanekin batera, uraren eta gasaren hodiak ere sar zitezkeela konturatu ziren. Orain, Aldundiari dirulaguntza eskatu dio Udalak, kale osoan hiru zerbitzuak kanalizatuta sartu ahal izateko. Beheko Kale hasten den lekutik Usua baserriaren azpiraino egingo dira lanak.

Tarte horretan, kanal bat zabalduko dute bide bazterrean. «Gure helburua saneamendua, ura eta gasa kanal berberetik joatea da. Hots, modu independentean, baina hodi berean joango dira», azaldu nahi izan du Jose Azpiazu Ziortza-Bolibarko alkateak.

Hala ere, hori ez da Udalak aurreikusita daukan lan bakarra. «Beheko Kaleko behegaina konpontzeko asmoa genuen lehendik ere, eta lan hau egiteko azterketak egiten hasi ginenean, dena batera egin genezakeela ikusi genuen. Horrela, proiektuak Aldundian aurkeztu genituen, eta ea orain diru laguntzak ematen dizkiguten».

Izan ere, beharrok egiteko Udalak 110.000 euroko aurrekontua egin du. «Diru asko behar da azpiegitura hauek herri txiki baten bideratzeko. Horregatik aurkeztu dugu proiektua Bizkaiko Foru Aldundian. Orain, erantzunaren zain egon behar gara», adierazi du Azpiazuk.

Urte amaierarako amaituta

Printzipioz, aurkeztutako aurrekontu osoko %70 Aldunditik eskuratzea espero du Udalak. «Kopuru horretatik gora jasotzen badugu, hobeto, baina gure kalkuluen arabera, %70gaz moldatu beharko gara».

Gauzak «uste bezala badoaz», uda aldera hasiko da Udala Beheko Kaleko beharrak egiten. «Oraindik ez dakigu zehatz noiz hasiko garen; lehendabizi, Aldundiak erantzun behar du, eta behin diru laguntza jasota, laster jarriko gara martxan».

Aurrerapenak aurrerapen, Udalak urte bukaerarako lanak eginda edukitzea espero du. «Helburua ez da luzaroan lanak egiten ibiltzea; guk herrian bizi direnen bizi kalitatea hobetu nahi dugu azpiegitura berri hauekin; beraz, urtea amaitzen denerako lanak amaituta egongo dira».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

HITZALDIA

Euskara: iragana, oraina eta geroa; kontseiluak 10 urte
ETXEBARRIA, Udaletxean. Hizlaria: ARITZ ZUBIATE - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.