Edukira joan
;2008-04-08;Berria Txapelketako bigarren postua eskuratu dute taldeko sei pilotariek. Markina-Xemein Berria Txapelketa puntutara erabakitzen denez, azken unera arte eutsi diote irabazteko itxaropenari.

Berria Txapelketako bigarren postua eskuratu dute taldeko sei pilotariek

Markina-Xemein Berria Txapelketa puntutara erabakitzen denez, azken unera arte eutsi diote irabazteko itxaropenari.

garbiñe garagarza

Berria Txapelketako finalak aurrez aurre jarri zituen Markina eta Galdakaoko taldeak joan den zapatuan. Galdakaoko taldeak kadete eta nagusi mailako partidak irabazi zituen, baina txapelketa puntutara erabakitzen denez, marki- narrek azken unera arte eutsi zioten txapela eskuratzeko aukerari.

Lau punturen aldea izan zen bi taldeen artean azkenean (55 Galdakao-51 Markina). Finala emozio handikoa izan zen, eta bi herrietako seikoteek ¬bikote bakoitza bere mailan¬ lan hadia egin behar izan zuten.

Kadeteak izan ziren kantxara sartzen lehenak. Ordu eta erdian aritu ziren lehian. Partidako lehen zatian parekatuta ibili ziren; Arrietak eta Aretxabaletak hamargarren tantora arte eusten asmatu zuten. Hortik aurrera, ordea, Aretxabaletaren bila hasi ziren Adiskidekoak, eta beherakada izan zuen Markinako atzelariak.

Partida aldapa gora jartzen hasi zitzaien markinarrei, eta Arrieta arriskatzen hasi zen, baina ezin izan zioten partidari buelta eman. Azkenean, 22-13 gelditu ziren. Gazteetan Perez eta Etxebarria ziren faborito. Baina hasieratik tartea irekitzea lortu zuena Galdakaoko bikotea izan zen (1-9). Momentu horretan, markinarrak martxan jarri eta 21 tanto egin arte ez zuten pelotarik galdu. Tarte horretan Perezek aurrean egindako jokoa nabarmentzekoa izan zen. Etxebarria ere, 10. tantotik aurrera, oso seguru ibili zen atzean. Galdakaokoek beste tanto pare bat egiteko tartea eduki zuten, baina azkenean partida bertokoentzat izan zen (22-11).

Nagusiek erabaki

Berria Txapelketako irabazlea nagusi mailako partidak erabaki zuen. Urrutikoetxea eta Ajuria ziren faboritoak, eta partida hasteagaz batera, argi laga zuten hori.

Aurretik hasi ziren Galdakaokoak, eta lehenik 5 (5-10) eta gero 10 puntutako aldea (10-20) edukitzera ere heldu ziren. Urrutikoetxeak kolpe bizia zuela erakutsi zuen, eta Ajuriaren esperientziak eta joko onak segurtasuna ematen zion bikoteari. Hala ere, markinarrek ez zuten etsi, eta egindako 16 tantoetan euren maila agerian laga zuten. Markinako bikote gazteak (19 urte dituzte), Urberuaga eta Kastillok, etorkizun handiko pilotariak direla erakutsi zuen. Azkenean, partida 22-16ko markagailuagaz amaitu zen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

ZINEMA


LEKEITIO, Azkue aretoan - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.