Edukira joan
;2008-04-08;Euskal baleazaleez jardungo du Jon Maiak barikuan. Lekeitio 'Apaizac obeto' espedizioagaz Kanadako Ipar Atlantikoan bizitakoak azalduko ditu berbaz eta irudiz osatutako saioan.

Euskal baleazaleez jardungo du Jon Maiak barikuan

Lekeitio 'Apaizac obeto' espedizioagaz Kanadako Ipar Atlantikoan bizitakoak azalduko ditu berbaz eta irudiz osatutako saioan.

leire akarregi

Euskal baleazale eta bakailao arrantzaleen antzera Apaizac obeto espedizioagaz Kanadara egindako bidaian bizitakoak eta ikasitakoak kontatuko ditu Jon Maiak barikuan, 18:30ean, kultur etxeko Azkue aretoan. Udal Kultur Erakundeak antolatu du emanaldia, udaberrirako prestatu duen egitarauaren barruan.

Sei marinelek eta patroi batek osatutako espedizioak Quebecetik Labradorerainoko bidea egin zuen arraunean 2006ko uztailean, lehenagoko baleazale eta bakailao arrantzaleek egin antzera. Tripulazio horretan abiatu zen Jon Maia bertsolari, musikari eta idazlea, eta bertan ikusi eta ikasitakoen berri emango du berbaz eta irudiz osatu duen saioan.

Ondarearen kontserbazioa

Izan ere, abenturari ekin zion taldeak horixe izan zuen helburuetako bat: «Euskaldunek euren jarduerak zer natur inguruneetan garatu zituzten lehen eskuz jakitea». Horretarako, «XVI. mendean urtero Ternuara abiatzen ziren bale-ehiztari eta bakailao arrantzaleek pasatutako eta bizitako ur-lasterrak, haizeak, ingurunearen garraztasuna eta emankortasuna aurrez aurre edukitzeko erronkari» eutsi zion taldeak.

Jon Maiak, berta-bertatik idatzi zituen kronikak, bizipenen berri emanda. Liburu baten batu zituen, gerora; eta orain, aurrez aurre kontatzera dator.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ZINEMA


LEKEITIO, Ikusgarri zinema aretoa - 2008-12-05

JAIA

EUSKARAREN EGUNA
ETXEBARRIA, UDALETXEAN 17:00etan - 2008-12-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.