Edukira joan

28 urteko gizonezkoa atxilotu dute, ustez bikotekideari tratu txarrak emateagatik

Ondarroa

Telefono hariagaz emakumea itotzen saiatu da gizona, alaba nagusiak Ertzaintzari deitu diola esan dion arte.

asier alkorta

Ustez bere bikotekideari tratu txarrak emateagatik 28 urteko gizonezkoa atxilotu zuen herenegun goizean Ertzaintzak Ondarroan. Emakumeak esandakoaren arabera, ez zen lehen aldia tratu txarrak jasaten zituena.

Ezbeharra domeka goizeko lehen orduan gertatu zen. Neskalagunak esandakoaren arabera, Ondarroan bizi den gizonezkoa «mozkortuta» sartu zen etxera, Kale Handi 15ean, eta senar-emazteen arteko eztabaida hasi zen. Ertzaintzaren arabera, gizonezkoa bere bikotekideari aurpegian ukabilkadak ematen hasi zitzaion. Ondoren, emakumeari telefono hariagaz lepoa estutu zion, «ia konorte barik» lurrera jausi zen arte.

Emakumea itotzeko ahalegina albo batera laga zuen gizonezkoak bere alaba nagusienak Ertzaintzari deitu ziola esan zionean.

Ertzaintzari aurre eginez

Ertzaintza erasoa gertatu zen lekura ailegatu zenean, emakumeak aurpegia ubelduraz beteta, ezpaina zabalduta eta ustez telefono hariak eragindako marka agerian zeukan lepoan.

Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, «gizonezkoa bere onetik kanpo zegoen, erabat aztoratuta», eta momentu guztian, atxilotzea eragoztearren, aurre egin ziela adierazi dute. «Emakumea lasaitu zenean», Ertzaintzari esan zion ez zela tratu txarrak ematen zizkion lehen aldia, luzaroan ari zela gizonaren erasoak jasaten. Aurreko erasoaldi batean salaketa jarri ziola gaineratu zuen. Hala ere, Ertzaintzak ez du aurretik egin zen salaketa horren gaineko daturik argitara eman.

Printzipioz, Ertzaintzak bere bikotekideari hiru seme-alaben aurrean tratu txarrak eman izana leporatuta eroan zuen 28 urteko gizonezkoa atxilotuta. «Biktimaren intimitatea gordetzearren», ez dute gertatutakoaren gaineko datu gehiagorik eman nahi izan.

Elkarretaratzea gaur, Alamedan

Ustezko erasoaren harira, Ondarroako Udalak bere gaitzespena erakutsi nahi izan du. Gauzak horrela, Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez lelopean, gaur, 12:00etan, Alamedan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu die herritar guztiei.

 

Jasotako erantzunak:

1

anonima | 2008-07-14

hau atala zer da ba? honek notizixa zarrak ostabe komentateko?

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ERAKUSKETA

Egurlanak erakusgai
ONDARROA, Udal Erakusketa Aretoan - 2008-12-04

ZINEMA


LEKEITIO, Azkue aretoan - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.