
Gurasoei zuzendutako hitzaldiak emango dituzte ikastetxeetan
Hezkuntza
Gurasoen arteko topaketak antolatu ditu Amankomunazgoak bertoko ikastetxeetan; seme-alabekin harremanak hobetzea da helburuetariko bat.
edurne burgaña
Lea-Artibai Amankomunazgoko Droga Gaietako Prebentzio Gaietako zerbitzuak gurasoen arteko topaketak antolatu ditu, bertoko ikastetxeetako guraso elkarteekin eta beharginekin elkarlanean. Azken batean, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ume edota gaztetxoak dituzten gurasoei zuzendutako formazio saioak izango dira. Guztiak dira doan, eta herriko guraso guztiei zabalik daudela jakinarazi dute antolatzaileek.
«Seme-alabekin hartu-emanak hobetzeko, hobeto ezagutzeko, laguntzeko eta motibatzeko bideratuta daude hitzaldiak. Baita sortzen diren arazoei irtenbidea topatzeko ere», zehaztu dute arduradunek.
Seme-alabak ulertu eta beraiekin behar modura hitz egiten ikastea, eguneroko gatazka eta egoera larriak positiboki konpontzea, familiaren arteko harremanak eta elkarbizitza hobetzea eta heziketari buruz hausnartzea eta horretan koherentea izatea dira, besteak beste, topaketeri ipini dizkieten helburuak.
Hitzaldiak emango dituztenak «horretarako prestatutako profesionalak» izango dira. Eta egingo dutena gurasoak orientatzea eta aholkatzea izango da. Baina horretarako, gurasoen beraien laguntza ere ezinbestekoa izango dela gaineratu dute.
Hitzaldi batzuk martxoan eman dituzte, eta apirileko egitarauari gaur ekingo diete: 18:00etan, Motibazioa ikasketetarako-1 emango dute Lekeitioko Institutuan, DBHn seme-alabak dituztenei zuzenduta. Bihar, 17:00etan, Lagun taldea eta berdinen harreman garrantzia landuko dute LHn umeak dituztenei zuzenduta.
hitzaldiak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.