Edukira joan

Kiloka berdel, toneladaka jenderentzat

Jaiak

Eguzkia, parrandarako gogoa, herritar askoren borondatezko lana eta berdela izan dira gero eta arrakasta gehiago daukan Berdel Eguneko errezetaren osagaiak.

garbiñe garagarza

XIII. edizioa izan arren, sineskerientzako tarterik ez zen egon atzoko Berdel Egunean. Giro ederrak, hainbat herritarren borondatezko lanak eta bertakoen zein kanpokoen parrandarako gogoak egun biribila izango zela iragarri zuten hasieratik.

Berdel Egunaren deiari erantzunez, eta eguna esnatu ahala, jendea herriko bazterretan azaltzen hasi zen poliki-poliki. Eguerdi alderako jendea zebilen nonnahi: Erdiko kalean gora eta behera, tabernarik taberna, Zabiel Plazan... Bakoitzak bere plantxoa egina zuen.

Bitartean, moilan zein elkarteetan jaiak aurrera egin zezan hainbat lagun jo eta su ari ziren lanean.

12:00ak joz gero, Goiko Plazan bildu zen jende gehiena. Izan ere, Bertan Elkartekoek merkatu txikia antolatu zuten bertan. Modu onean hainbat produktu eskuratzeko aukera egon zen, eta bertokoek zein kanpokoek erosketak egiteko aprobetxatu zuten.

Orduak agintzen duenez,¬ eta batzuk aurretik ere izanak ziren arren¬ 13:00ak aldera jendeak tabernetarako bide hartu zuen . Batez beste 30 kilo berdel jasoak zituzten tabernariek egunerako berdel pintxoak prestatzeko, eta horrekin mota guztietako eta gustu guztietarako pintxoak egin zituzten. Pintxoen kalitate eta goxotasun mailaren adierazle jendearen jarrera izan zen: platerak sukaldetik irten orduko desagertu egiten ziren.

Tabernetara joan aurretik, belarriak goxatzeko abagunea hartu zutenak ere asko izan ziren. Zabiel Plazan batu eta herriko hiru abesbatzak eskainitako kontzertuaz gozatu zuten. Errepertorioan denetarik egon zen arren, herriko kantuek, eta, batez ere, marinel munduarekin lotura zutenek tarte berezia eduki zuten.

Jan, edan eta bizi

Berdel Eguna gero eta ezagunagoa bihurtzen ari den jaia dela agerian gelditu zen atzokoan. Euskal Herriko txoko guztietako jendea bildu zen festara. Jai berezia ere izatera heltzen ari da. Batzuek ezkondu aurreko afarirako leku ere bihurtu dute (atzo hiru izan ziren) eta ezkontzeko egun bezala aukeratu zuenik ere izan zen.

Jaiaren oihartzuna nabarmena izan zen, batez ere, arratsaldeko dastaketara joan zen jende multzoari erreparatuz gero. Jende kopurua ez zen arazo izan, ordea. Izan ere, 60.000 pintxo inguru zeuden portura hurbildu ziren guztien gosea asetzeko: kroketak, berdel errea, jatetxeek bereziki sortutako pintxoak... Nahi adina jateko aukera egon zen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

IRTEERAK

Desanexioaren urteurreneko II. Mendi Martxa
ZIORTZA-BOLIBAR, Ziortza-Bolibarren - 2008-11-14

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.