Edukira joan

Konplexuak alde batera utzita, Zer Esana komunikazio taldeak antolatutako ekimenetan elkartu dira gazte koadrilak Lekeition, itsasoa aurrean; paellek ez eze, parte-hartzaileek ere ipini dute gatz puntua.

Lehorra eta itsasoa osagai

larraitz ibaibarriaga

Aurkezpena, gatz puntua eta zaporea. Hiru elementuok eduki dituzte epaileek kontuan Zer Esana Eguneko paella txapelketako irabazlea aukeratzeko.

17 paella aukeran, Karpiñak koadrillak irabazi zuen atzo lehia, iaz egin modura. «Pozik» agertu ziren irabazi izanagatik.

Giroa plazan

Eguzkiaren epelari parte-hartzaileen giroa gehitu zitzaion eguerdia orduko. Hantxe, plazan joan ziren biltzen paella egitekoak ziren neska-mutilak.

Arroz koloretsua egiteko osagaiak eskuan, Zer Esana komunikazio taldekoek prestatutako mahaiak betetzen joan ziren. Goiztiarrenak 11:00ak alderako ziren enparantzan.

Potxuak saltsan irratsaioa bozgorailuetan ekin zioten koadrila gehienek osagaiak prestatzeari, 12:00etan. Paella ontziak aurrean, zein baino zein aritu ziren sukaldariak, bateko oilaskoa eta besteko kipula prestatzen.

14:00ak aldera azken ikutuak ematen zebiltzan gehienak. Hala eta ere, ez zen falta izan paella prestatzen orduantxe hasi zen talderik ere.

Paellarik onena, bakoitzarena

Mahairik mahai joanda, berriketa zen nagusi, olio eta piper artean. Itxura dotorea zeukaten paellek. Eta horrelakoetan gertatzen den legez, egindako paella zelakoa zen galdetuta, «ona» handi batek betetzen zuen parte-hartzaileen ahoa. Horri segitzen zion batzuetan «dudarik barik geuk irabaziko dugu» erraldoi batek, eta barre algarak. Rotaflex koadrilaren iritzia horixe zen, behinik behin epaimahaiak iritzia eman aurretik.

Sekretuak sekretu, maitasuna izan zen atzoko lehiaketako osagaietako bat.

Plazan bertan bazkaldu zuten guztiek sari banaketaren ostean. Itsasoa aurrean, lehorreko osagaiek bete zituzten platerak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

IRTEERAK

Desanexioaren urteurreneko II. Mendi Martxa
ZIORTZA-BOLIBAR, Ziortza-Bolibarren - 2008-11-14

ERAKUSKETA

Motorren erakusketa
MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.