Edukira joan

Imanol Agirre nagusitu zaio Urberuagari Zornotzan, buruz burukoan

Aulesti

ðð

Bizkaitarrek partida ona eskaini dute: parekatua hasieran, eta Imanol Agirrek dominatutakoa amaieran.

l. ibaibarriaga

Pilota ezin gozatuta ibili zen atzo Xabier Urberuaga, Zornotzan Imanol Agirreren kontra jokatu zuen buruz burukoan. 63 minutuko norgehiagoka eta gero, 22 -11 agertzen zuen markagailuak.

Sotamanoz eta errestoan ondo baino hobeto ibili zen Agirre, eta Urberuagak 8 eta 6ko aldeko markagailua eduki bazuen ere, zortzi tantoko partziala sartu zion Agirrek aulestiarrari ostean (14-8).

Nahiko lukeen modura prestatzeko astirik ez duela izan aitortua zuen Urberuagak partida aurrean, eta eskuak ondo erantzun bazion ere, Agirrek baino gehiago sufritu zuen nekea. Gainera, sakez ez zu-en tanto bakar bat ere sartu. Kontran, ondo baino hobeto atera zuen Agirrek pilota.

Arteagakoaren domeinua

Urberuagak sotamanoz pilotak ondo ekarri bazituen ere, Agirrek alde nabarmena hartu zuen markagailuan. 10 tantotik ezin pasatuta egon zen aulestiarra minutu askoan. Bien bitartean, Arteagakoak «partida ikaragarri ona» eginda, 20. tantoa eskuratu zuen. 315 pilotakada egin zituztenean, 21-11 zihoazen. Azkenengo tantoa ere Imanol Agirrek egin zuen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ERAKUSKETA

Motorren erakusketa
MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-11-21

HITZALDIA

HITZALDI ZIKLOA
LEA-ARTIBAI, - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.