Edukira joan

Internazionalismoa da

Talatik Portalerainon hileon landuko duten gaia

Gizartea

«Ezinbestekoa da herrien arteko elkartasuna eta etsai bera edukita bakoitzak bere herritik aurre egitea».

edurne burgaña

Apirila iritsi da, eta horregaz batera, Talatik Portalerainok gai berri bat aurkeztu du. Internazionalismoa izango da hileon gazteek landuko duten gaia. Gaur egingo dituzteTalatik Portalerainoko ekimenak, eta hilaren 25ean, Ikusi Makusikoak.

Internazionalismoa aukeratu izanaren arrazoiak eman dituzte gazte asanbladakoek: «Izan ere, Lekeition pasatzen ari dena ez da hemen bakarrik pasatzen, mundu mailan ematen den fenomeno baten ondorioa da. Toki bakoitzean hainbat ezaugarri hartzen dituen fenomenoa: kapitalismoa, hain zuzen ere».

Elkartasun eske

Kapitalismo horren aurrean, herrien arteko elkartasuna ezinbestekotzat jotzen dute gazte asanbladakoek, eta «etsai bera edukita, bakoitzak bere herritik horri aurre egitea ere bai».

Kapitalismoaren aurrean herri asko antolatu egiten direla ere gogoratu dute: «Munstro horren ondorioak herri askok jasaten dituzte, eta herri asko dira horren aurrean antolatzen direnak: Alemania, Herrialde Katalanak, Palestina, Venezuela, Mexiko, Kolonbia, Nepal eta Danimarka, besteak beste. Munduko edozein kantoietan dago borrokaren bat piztuta herritarren eskubideen defentsan».

Lehenik eta behin, beste herrien errealitatea ezagutzea oinarrizkoa dela ere gehitu dute, hurrengo eman beharreko pausoa elkartasuna dela esanda.

Tinbal poteoa

Hori horrela izanda, gaur Talatik Portaleraino ospatuko dute: 18:00etan internazionalismoari buruzko tertulia egingo dute Maite tabernan; 20:00etan tinbal poteoa, eta 22:00etan kontzertua egongo da Kabauan, Lekeitioko Nabil eta Ermuko P.A.M taldeekin.

Hurrengo ekimena hileko azken barikuan egingo dute, apirilaren 25ean. Ikusi Makusiren txanda izango da: 22:30ean, internazionalismoaren gaineko bideoa botako dute Galarrena tabernan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.