
Inoizko parte-hartzerik handienarekin jokatuko da Urrezko Berdela estropada
Mutriku
Estropada gunea triangelu formakoa izango da; kanpoko aldean, herriaren parez, jarriko dute Kalatxoriko kideek.
garbiñe garagarza
Urrezko Berdela estropadak inoizko belaontzi gehien batzea lortu du aurten. Guztira, 25 izango dira herriko portutik bihar goizean itsasoratuko diren ontziak.
Berdel Eguneko ospakizunean Kalatxori Bela Elkarteak Urrezko Berdela estropada antolatu du azken hiru urtean. Elkarteko ordezkari Alejandro Cuan pozik agertu da aurten parte hartuko duen ontzi kopuruarekin, eta horretarako arrazoiak ere argitu ditu. «Estropada, gutxinaka, bere tokia hartzen ari da, eta inguruko klubetakoek euren egutegietan barneratzen dute. Nabarmena da estro- padaren garapena; pentsa, Gipuzkoa txapelketarako proba puntuagarria izateko proposamena ere lantzen ari dira».
Estropada gunea, ohi bezala, herriaren parez jarriko dute elkarteko kideek. Triangelu forma edukiko du, eta guztira, 10 miliako ibilbidea edukiko du. Estropadaren norabidea haizearen arabera erabakiko dute.
Norgehiagoka 12:00etan hasiko da. Aurrez, 09:00etan, patroien batzarra egingo dute portuan bertan. Estropadaren bukaera 17:00- etan izango dela aurreikusten dute. «Portura sartutakoan berdelaren jaiarekin bat egiteko aukera edukiko dute parte-hartzaileek». Eguna amaitzeko, parte-hartzaile guztiak elkarrekin afalduko dute, eta afal ondoren egingo dute sari banaketa.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.