
«Arazo politiko bati erantzuna eman beharrean, errepresioa erabiltzen dute»
isa mandiola ð- Batasunaren sumarioan auzipetua
Markina-Xemein
Aurreko sententziak ikusita, prozesuaren etorkizuna iluna izango dela uste du Mandiolak.
eider mugartegi
Batasuna sumarioan auzipetutakoen artean dago Isa Mandiola (Etxebarria, 1959). PSOEk errepresioaren alde egindako apostua luzerako izango dela dio.
2002an hasitako prozesua da. Zer deritzozu sei urtera auzipetzeari?
Uste dut ez dela bakarrik denbora kontua, balorazioa sakonagoa da. Azpikoa aztertu beharko litzateke: 2002an hartutako erabaki politiko bat betetzera dihoaz. Pertsonalki, beti da oztopo bizitza normala egiteko, beti zain zaude. Hala ere, arazo pertsonalaz haratago doa. Arazo politiko bati erantzuna eman beharrean, errepresioa erabiltzen dute.
Prozesu guzti horretatik zer espero duzu?
Prosezu honek ere, besteen moduan, helburu zehatz bat du: euskal independentiston erasoaldi errepresiboa. Gainera, PSOEk errepresioaren aldeko apostua egiten duela ikusita, luzerako izango da. Errezeta bakarra erabiltzen dute una españa grande y unida lortzeko: errepresioa. Beraz, 18/98ko sententziak ikusita, horrelako zer edo zer espero dugu. Kartzelaratzeak eman daitezke, fiskalaren zigor eskaerak handiak direla ikusita.
Alderdi politiko baten kontrako prozesuaz ari gara berbetan. Ze irakurketa egiten duzu?
Alderdi politikoen ilegalizazioa 2002an hasi zen, eta gero, hainbat ilegalizazio eman dira. Azkena EAE-ANVrena, eta ez da horretan geldituko. Duten helburu nagusia herri honen askatasun nahiak moztea da, eta horren adierazpideetako bat Batasuna izanik, zuzen-zuzen jo zuten beregana. Europan alderdien ilegalizazio kasu gutxi eman dira, Turkian eman zen bateren bat, eta horrek erakusten du Espainia ze estatu mota den. Demokrazia eza ilegalizazio, errepresio eta horrelakoetan ikusten da. Horrela, aukera bi ikusten dira. Alde batetik, konstituzioa onartzea, eta bestetik, euskaldunon erabakitzeko eskubidea. Espainiak ondo defendatzen du berea, eta aplikazioa horretan estamentu guztiak parte hartzen dute: politikoak, judizialak...
Gainerako alderdi eta herritarren jarrera zelakoa izan behar du?
Askotan esan dugun moduan, eraso horiek ezker abertzaleak zuzenean bizi baditu ere, ez dira pertsona batzuen kontrakoak, herri baten kontrako erasoak dira. Hori dela eta, herri baten moduan erantzutea garrantzitsua da. Gure epaiketa heldu aurretik Amnistiaren Aldeko Mugimenduen kontrakoa hasiko da, eta herritarrek, horrelako injustizien aurrean, inplikatu eta protestatu egin behar dute.
Isa Mandiola Batasuneko auzipetuen artean dago, 40 lagunekin batera
Politika
Sumarioa amaitutzat eman eta epaiketara bidaliko dituen pertsonen zerrenda kaleratu du Garzonek.
erredakzioa
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.