Edukira joan

Jaietako argazki onenak sarituko dituzte aurten

Lea Ibarra

Bigarrenez antolatu duten lehiaketaren oinarriak jakitera eman ditu Mankomunazgoak.

leire akarregi

Lea Ibarreko herrietako baten ateratako jaietako argazkirik onenak sarituko dituzte aurten. Mankomunazgoak bigarrenez antolatu duen lehiaketak 200 eta 100 euroko sariak ekarriko ditu. Leatarren argazki onenari ere saria emango diote antolatzaileek.

Argazkirik politenak aukeratu nahi ditu Udal Mankomunazgoak: zuri-beltzekoak zein koloreetakoak, edozein kameragaz egindakoak, originalak, inoiz argitaratu bakoak eta muntairik gabekoak. Guztiek, baina, Lea Ibarra osatzen duten bost herriotako baten ateratakoak beharko dute izan: Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa edo Munitibarko jaietan aterakoak, hain zuzen ere. Parte-hartzaile bakoitzak argazki bat baino gehiago atera eta aurkeztu ahalko ditu; gehienez, hiru.

Aurkezteko epea

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, aurretik argazki egokirik eduki ezean, aurtengo jaietan ateratzeko aukera edukiko dute. Izan ere, urriaren 15etik 30era bitartean aurkeztu beharko dira beharrak, Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoan zein Aulesti, Munitibar, Amoroto, Gizaburuaga edo Mendexako udaletan.

Udal Mankomunazgoak izendatutako epaimahaiak aukeratuko ditu argazkirik onenak, eta euren epaia aldagaitza izango dela aitatatu dute antolatzaileek.

Sari banaketa eta erakusketa

Lea Ibarreko Umeen Egunean emango dituzte ezagutzera irabazleen izenak, Amoroton, azaroaren 16an, 12:30ean. Egun horretan, bertan, lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusteko aukera egongo da, erakusketan.

 

aurkezteko modua



20x30 cm. Neurri hori eduki beharko dute argazkiek; paperean aurkezteaz gain, CD baten ere aurkeztu beharko dira.

Hiru argazki. Partaide bakoitzak gehienez aurkez ditzakeen argazkiak.

Lekua. Argazkiaren atzeko aldean, zein lekutan ateratakoa den ipini beharko da.

Egilearen datuak. Argazkietan ez da egilearen daturik ipiniko. Gutun azal zarratuan sartuta aurkeztu beharko dira egilearen datuak eta lanaren titulua. Gutun azal horren barruan beste gutun azal bat sartu beharko da, kanpoan lanaren titulua ipinita eta barruan, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbidea eta adina.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.