Edukira joan

Baliodun haziak erein izana eskertuz

Gizartea

Anaiarte Biltokiak bere lehen presidentea eta zuzendaritzako kideak omendu ditu, Benita Egurbiderekin batera.

garbiñe garagarza

Anaiarte Biltokiko bazkideek urtean behin batu eta euren arteko bazkide zaharrenak omentzeko abagunea hartzen dute. Aurten, bi kidek jaso dute bazkideen oroiga- rria: Benita Egurbidek eta Imanol Arrasatek.

Benita Egurbidek 94 urte bete berri ditu otsailaren 9an. Omenaldira, ordea, «nahi izanda ere, ezin joan». Makal aurkitzen zen Egurbide, eta bere izenean, bere alaba Mari Jose Andonegi bidali zuen (Biltokiko bazkide bere ere).

Bigarren omendua, berriz, bazkaritara bildu zen. Hitza hartu orduko omenaldi berezia zela iragarri zuen Larreinak. 90 urte edukitzeaz gain, Anaiarte jaio zenean «gurdiari bide egokitik tira egiten» asmatu zuen pertsona zen hurrengo omendua. Imanol Arrasate, Anaiarteko lehen presidentea.

Arrasateri hiru opari berezi eskaini zizkioten: Josebe Astigarraga alkatearen eskutik Anaiarteko intsignia, egungo biltokiko presidente Juan Larreinaren eskutik zilarrezko kirtendun bastoia eta presidenteorde eta idazkariaren eskutik Anaiarteren inaugurazioan, 1991ko irailaren 15ean, Arrasatek berak emandako hitzaldia jasotzen zuen pergaminoa.

Hasieratik bere alboan

Imanol Arrasate Anaiarteko presidente izandako zapi urte eta zazpi hilabetetan alboan izandako lan taldea ere gogoan izan zuten omenaldian; haietako batzuk bazkaritara bildu ziren, eta joandakoei ere aipamen berezia egin zieten.

Arrasate eta bere lan taldearen lanari erreferentzia eginez, «orduan egindako lana hazi ezin hobea» izana nabarmendu zuten. Baina bereziki bi kideren laguntasuna azpimarratu zuten, eta haiek ere oroigarri bana jaso zuten. Bi lagun haiek Alejandro Mendizabal eta Simon Urreisti izan ziren. Haiek ere, era berean, oparia eman zioten hainbat urtean bidelagun izandakoari, eta emozioz beteriko uneak bizi izan zituzten, bata besteak egindakoak gogora ekarriz.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK

PODOLOGO ZERBITZUA
MARKINA-XEMEIN, - 2008-09-01

HITZALDIA

Jardunaldia
MUTRIKU, Anaiarte Biltokia - 2008-09-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.