
Genero berdintasuna sustatzeko 10.000 euro banatuko dituzte
Ondarroa
Laguntza eskaerak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko dela iragarri du Berdintasun Sailak.
larraitz ibaibarriaga
10.000 euro. Kopuru horixe banatuko du Ondarroako Udaleko Berdintasun Sailak emakumeen eta gizonen berdintasuna indartzera zuzendutako jarduerak egiten dituztenen artean.
Hartara, «edozein eremutan emakumeen partaidetza, horiei informazioa eta aholkularitza ematea sustatzen duten jarduerak, berdintasunaren gaineko ekintzak zein kontzientzia hartzea bultzatzen duten jarduerak» hartuko dituzte aintzat Udal Berdintasun Saileko arduradunek diru laguntzak banatzean.
Hartzaile posibleak
2008ko deialdian egoitza edo jarduera eremua Ondarroan daukaten pertsonek eta irabazi asmorik bariko elkarte edota erakundeek ahalko dute eskatu diru laguntza. Salbuespen modura, gainera, egoitza edo jarduera eremua herrian ez izan arren, Udalak interesgarritzat jotzen dituen jarduera edo egitasmoak garatzen dituztenak ere hartuko ditu kontuan deialdiak. Laguntza hartzaileak izan daitezke, baita ere, udalerriko emakume elkarteak eta elkarte mistoak, baldin-eta beraien helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea edota edozein eremutan emakumeen parte-hartzea bultzatzea bada.
Onuradunak, horrenbestean, Ondarroako emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluan partaidetza iraunkorra daukaten elkarteak eta erakundeak izango dira. 7.000 euro bideratuko zaizkie eurei; gainerako 3.000 euroak bestelako norbanakoek edo irabazi asmorik ez daukaten elkarte zein erakundeen artean banatuko dira, betiere andrazkoen eta gizonezkoen berdintasunaren aldeko ekintzak egiteko erabiliko badira.
Diru partida aldagarriak
Berdintasun Sailean jakin eragin dutenez, beharrezkoa izanez gero, eta partida batean zein bestean dirua sobera balego, aitatutako banaketak aldaketak edukiko lituzke, eta eskaeren arabera moldatuko lirateke.
Eskaerak aurkezteko azkenengo eguna apirilaren 30a izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, Udal Berdintasun Sailera joanda ¬Kanttoipe 3, behea¬, bertako telefono zenbakira deituta ¬94-683 36 70¬ edo e-mailez hartu-emanetan ipinita eskura daiteke ¬emakume@ondarroakoudala.net¬.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ERAKUSKETA
Egurlanak erakusgai
ONDARROA, Udal Erakusketa Aretoan - 2008-12-04
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.