Edukira joan

Aretoak txiki geratu dira Artedramagaz

Kultura

Aurrerantzean, deszentralizazioa bultzatzen eta euskal kulturgintza suspertzeko lanekin jarraituko dutela esan dute.

asier alkorta

Baikor bezain itxaropentsu amaitu du Artedrama Euskal Laborategiak Aulestin hirugarren aldiz egin dituen topatekak. Herritarrak ez ezik, antzezlanak ikustera kanpotik ere jende asko joan dela eta, pozarren dago antolakuntza bai egindako lanagaz, baita jasotako erantzunagaz ere.

Joan den eguenean hasi zen III. Artedrama Euskal Laborategia martxan. Ordutik hona, kanpora begira egindako lanez gain, barne prestakuntzan ere gogor ekin diote ikasle eta irakasleek euren eguneroko jardunari. «Klaseetan leku bateko eta besteko irakasleak izan ditugu, eta horrek asko aberastu gaitu. Ikasleen eta irakasleen artean, sekulako komunikazioa egon da, eta horrek gogotsu lan egiteko giroa sortu du», esan du Ander Lipus aktoreak.

Ikuslegoaren erantzuna

Aulestiarrek ez eze, inguruko jendeak asko lagundu diela eta giroa pizterakoan ezinbesteko beharra egin dutela aitortu du Lipusek. «Aretoak txiki geratu dira egindako ikuskizun gehienetan, eta hori oso pozgarria izan da».

Zapatuan bertan, esate baterako, Erregea eta Bufoia ikuskizuna eskaini zuten Andoni Egañak eta Ander Lipusek, eta Josu Goikoetxeak gai jartzaile lanak egin zituen. Aretoa bete-beteta egon zen, eta bertan batu zirenek bi orduko saio komikoaz gozatzeko aukera izan zuten. Domekan, Deja Bu panpin laborategiaren Gizona ez da txoria antzezlanak ere jendetza erakarri zuen Aulestiko udal areto nagusira.

Oro har, formakuntza aldetik edizio aberasgarria izan dela argitu du aktore markinarrak. «Aulestiko topaketa horiek finkatzea lortu dugu».

Orain, egunetan puntako ikuskizunak eta klaseak eduki ostean, aurrera begira jarri da antolakuntza: «Euskal kulturgintza aurrera ateratzen jarraitzeko deszentralizazioa bultzatuko dugu hemendik aurrera».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

JAIA

Bazkaria Laka Erdin
MARKINA-XEMEIN, Laka Erdin - 2008-10-08

DEIALDIAK

Elkartasun Eguna
MARKINA-XEMEIN, - 2008-10-09

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.