Edukira joan

Berria Txapelketako finalera ailegatu da Markina

Esku pilota

Galdakaoren kontra jokatuko du finala zapatuan, Hernanin, eta animatzera joateko autobusa antolatu dute.

eider mugartegi

Markinako Esku Pilota Taldeak Berria Txapelketako finala jokatuko du zapatuan, Hernanin. Joan den zapatuan Munitibarren jokatu zituzten finalaurrekoetan lortu zuen pasea, Uharteri kadete eta gazteetan irabazi ondoren. Orain, Galdakaori irabazi beharko dio txapela eskuratzeko.

Markinako kadeteek ez zuten partida ondo hasi. 10 eta 4 galtzen hasi ziren, baina gero, Uharteko Bendoiro eta Minaren nekea aprobetxatuta, partidari buelta ematea lortu zuten. Horrela, 22 eta 11 irabazi zuten Arrieta eta Aretxabaletak. Gazte mailan, ostera, hasieratik nagusi izan ziren bertokoak. Perez eta Etxeberriak partida handia jokatu zuten, eta erraz irabazi zieten Kortabarria eta Garciari. Azken emaitza 22 eta 7koa izan zen, markinarren alde.

Sailkatuta

Kadeteen eta gazteen partidak irabazita, Markinak eskuratuta zeukan jadanik finalerako pasea. Seniorretan, gainera, Uharteko bikotea zen faborito, eta espero modu- an, bertokoak baino gehiago izan ziren Yoldi eta Lizoain, Uharteko bikotea. Hala ere, Urberuaga eta Kastillok hasiera eskasa izan bazuten ere, hobetzen joan ziren partida aurrera joan ahala, eta polito jokatu zuten amaierarantz. Dena dela, Uhartek 22 eta 8 irabazi zien Markinako Esku Pilota Taldeko bikoteari.

Txapelaren bila

Markinako Taldeak lehenengoz parte hartzen du Berria Txapelketan, eta hasieran espero ez bazuten ere, finalera arte heldu dira. Galdakaoren kontrako finala zapatuan, 16:30ean, jokatuko dute Hernanin, eta garaipena saila izango den arren, aukera guztiak zabalik daudela uste dute bertokoek. «Finala irabaztea gaitz ikusten dugu, baina final batean edozer pasa daiteke», adierazi du Serafin Ibarra Markinako Esku Pilota Taldeko arduradunak.

Taldea dena ematera joango dela ere aurreratu du Ibarrak. «Kadeteen mailako partida gurea izan daiteke, eta nagusietan eurak dira faborito, hala ere, gu txapelaren bila joango gara», azpimarratu du Markinako Taldeko arduradunak, finalera arte heltzea ere, taldearentzat asko izan dela aitortzeagaz batera.

Autobusa Hernanira

Esku pilota zaleek bete-bete egin zuten Munitibarko frontoia zapatuan. Bertoko zaleez gainera, Nafarroatik etorritakoak ere asko izan ziren, eta giro aparta sortu zen. Bertokoek zapatuan jasotako animo guzti horiek finalera arte eroateko, autobusa antolatu du Markinako Esku Pilota Taldeak. Autobusak 15:00etan irtengo du Markina-Xemeindik, eta partida ikusi ostean, sagardotegira joango dira afaltzera. Autobusean joan nahi duenak eguenera arteko epea dauka Kain edo Iruroken izena emateko.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

TAILERRA


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

DEIALDIAK

Artibai FT-Athletic-Real Sociedad hirukoa
MARKINA-XEMEIN, Barroeta Futbol Zelaian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.