
Kiroldegiak ordutegi zabalagoa izango du astelehenetik aurrera
Markina-Xemein
Martitzenetik barikura arte, eguerdietan ere, zabalik egongo dira kiroldegiko zerbitzuak.
E. mugartegi
Astelehenetik aurrera eguerdian ere zabalik egongo da Atxondo kiroldegia. Aldaketak martitzenetik barikurako ordutegian egin dituzte, eta astelehenetan eta asteburuetan, orain arte moduan mantenduko da.
Batez ere kiroldegiko zerbitzua eguerdian emateko eskaria izan du Markina-Xemeingo Udalak. Hori dela eta, proba moduan, udara arte horrela mantentzea erabaki dute, eta orduan baloratuko dute zabalik edukitzea merezi duen edo ez. «Ahalegin ekonomiko handia egin dugu gimnasio eta instalazioetan, eta erabilpena eman nahi diogu» adierazi du Markina-Xemeingo alkate Jabier Alberdik.
Udalaren ustez, zerbitzua, batez ere, sektore birentzat izango litzateke egokia: merkatarientzat eta, herritarra izan ez arren, Markina-Xemein edo inguruan beharra egiten dutenentzat. «Eguerdiko tarte hori aprobetxatu ahal dute kiroldegira joateko», zehaztu dute arduradunek.
ordutegia
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.