Edukira joan

«Erakusleihoek urte guztian garrantzia izatea nahi dugu»

Bidatz basterretxea ð- Garapen Agentziako arduraduna

Ekonomia

Erakusleihoen lehiaketa antolatu du Lea Artibaiko Garapen Agentziak udaberri-uda sasoiari begira.

eider mugartegi

Lea Artibaiko Garapen Agentziak eskualdeko erakusleihoen lehiaketa antolatu du aurten, estreinako. Erakusleihoek urte osoan duten garrantzia azpimarratu nahi dute udaberri-uda aldera egingo den ekimenagaz. Bidatz Basterretxeak, (Ondarroa, 1981) Lea Artibaiko Garapen Agentziako arduradunak, gogo handiz kolpe dio proiektu berriari.

Ze helburugaz antolatu duzue eskualdeko erakusleiho lehiaketa?

Erakusleihoa kanpora begira dagoen leihoa da, barruan dagoena erakusten duena eta saltzen lagunduko duen mezua eraikitzen duena. Beraz, erakusleihoak duen garrantziaz ohartuta, gure helburua sormena martxan ipini eta dendetako erakusleihoek urte guztian garrantzia eduki dezatela da. Urtero, abenduan, Bilboko Merkataritza Ganberak Bizkaiko erakusleiho lehiaketa antolatzen du, beraz, guk udaberri-uda aldean indartu nahi dugu ekimena.

Zeinek parte hartu dezake lehiaketa horretan?

Lea Artibain erakusleihoa duten denda guztiek, beti ere, epe barruan izena emanez gero. Hiru data izan behar dituzte kontuan: izena ematekoa, martxoaren 3tik 31ra; erakusketa aldia, apirilaren 1etik 15era, eta saria emango den eguna, maiatzaren 8a.

Zer baloratuko da?

Erakusleiho bakoitzak bere nortasuna izango du, eta ziur nago, bat baino gehiago izango direla liluratuta utziko gaituztenak. Baina lehiaketa bat da, beraz, baloratzeko irizpide batzuk ipini behar ditugu. Beraz, apainketa proiektu bakoitza originala izateaz gain, beste irizpide hauek ere baloratuko dira: produktua merkaturatzeko egokitasuna eta produktuaren aurkezpena; sormena; argiztapena; modernitatea eta berrikuntza eta irudi komertziala.

Eta, zeintzuk izango dira sariak?

Eskualdeko sari bi banatuko ditugu. Lehenengo saria 900 euro eta publizitatea izango dira, eta bigarrena 600 euro. Horretaz gainera, herrika ere 300 eurko saria banatuko dugu. Honela banatu ditugu herriak: Ondarroa eta Berriatua, Markina-Xemein eta Etxebarria, eta, Lekeitio eta Ispaster.

Non eman behar dute izena parte hartu nahi dutenek?

Mailing bat egin dugu lehiaketaren berri emateko, eta bidalitako orrian informazioa izateaz gainera, izena emateko aukera ere badaukate. Orri horretan bete behar dituzte datuak, eta gero, gure bulegoetako baten entregatu. Bestalde, eskutitzik jaso ez badute, baina erakusleiho lehiaketan parte hartu nahi badute, edo informazio gehiago nahi, gure bulegoatera etor daitezke.

Non daude zuen bulegoak?

Markina-Xemeinen, Xemein Etorbidea 12an; Ondarroan, Kantoipe kalea 3an, eta Lekeition, Sabino Arana Etorbidea 14an. Telefonoz deitu nahi izanez gero: Markina-Xemeingoa, 946169172 da; Ondarroakoa, 946833495, eta Lekeitiokoa, 946034111. Datuak emailez ere bidal daitezke bbasterretxea@leartik.com helbidera.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK

Argazki zaharren erakusketa
LEKEITIO, - 2008-11-25

ZINEMA


LEKEITIO, Ikusgarri zinema aretoa - 2008-12-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.