Edukira joan

Batzarra deitu dute «gizarte dinamika» bultzatzeko

Gizartea

Helburua «herriaren mesedetan ideiak erakartzea da, epaietan jardun barik»; 17:00etan izango da, gaur.

edurne burgaña

Lekeition, gizarte dinamika bultzatzeko asmoagaz, talde bat sortu da, eta martxan jarri duten asmoaren berri emateko, batzarrera deitu dituzte lekeitiarrak. Gaur, 17:00etan, egingo dute Kultur Etxeko beheko solairuan.

Sortu berri den taldearen helburua, Lekeitioren mesedetan, ideiak erakartzea dela azaldu dute kideek: «Epaietan jardun barik, errudunak bilatu barik, 'bestea' gutxietsi barik, pentsamolde politikoetara lotu barik», zehaztu dute.

Parte-hartzea eskatzen

Gaur egingo duten batzarrean, gai batzuen gainean berba egin nahi dutela azaldu dute: «Proiektuagaz Arartekoa sustatzea, herri galdeketen beharrizanaz jardutea, Lekeitioko oinarrizko beharrizanak aztertzea, enpleguez zein etxebizitzen gainean lan mahaiak eratzea, presoak gerturatzea bultzatzea, aurrerakuntza kontzeptuari buruz sakontzea, eta beste hainbat ideia landu eta gero plazaratu ahal izatea da batzarrean egin nahi duguna», jakin eragin dute.

Horrela, bada, gizarte, kultura eta kirol alorretan ibiltzen diren taldeei, Guraso Elkarteei eta gainerakoei deia egin nahi diete taldeko kideek gaurko batzarrean parte hartzeko: «Euren beharrizanen berri ematea eta egitasmoagaz bat egitea nahi dugu. Herritarren parte-hartzea oso garrantzitsutzat jotzen dugu».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

ZINEMA


LEKEITIO, Azkue aretoan - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.