Edukira joan

Hemeretzi saltoki dakartza Zatoztek antolatutako Merkatu Txikiak bihar

Ekonomia

10:00etatik 14:00etara irekiko ditu ateak, eguraldi onagaz, Alamedan; txarragaz, Zaldupeko aterpean.

larraitz ibaibarriaga

Seigarren Merkatu Txikia dakar Zatoztek bihar. 10:00etan zabalduko ditu ateak, eta 19:00ak arte egongo da erosleen eskura, Alamedan, eguraldiak lagunduz gero, behinik behin. Eguraldia kaxkartuko balitz, Zaldupe Eskola Publikoko jolastokiko aterpeak hartuko lituzke salmenta postuak, hemeretzi denetara.

Aukera zabala erosgaietan

Umeen zein nagusien arropa eta oinetakoak, kirol jantziak, osagarriak eta bidaiak topatu ahal izango dute merkatu eremura biltzen direnek. «Sasoiko soberakinak».

Bidai agentzia bat ere egongo da postuen artean, eta hark ekimen berezia prestatu du. Hartara, saltokietan zozketa txartelak banatuko dituzte, eta gero, postu bakoitzak erosleen artean banatuko ditu txartelok. Bertan egunean jakingo da zeinek irabazi dituen bidaiok: asteburu bi egongo dira jokoan. «Edonon erosita ere, lau lagunentzako bidaia irabaz daiteke», jakin eragin dute elkartekoek.

Eskualdeko jende asko

Merkatu Txikian herrikoak ez eze, eskualdeko jende piloa elkartzen da, batera eta bestera, eskaintza onenaren bila, bai eta eskualdez kanpokoak ere. Eta orain arteko edizioetan zenbat jende ibili izan den zenbatu ez bada ere, «asko» dira, goiz partean, batez ere. Bihar 12:00etatik 14:00etara Alamedara joan besterik ez da egin behar horretaz ohartzeko.

Merkatuan egongo diren batzuk, gainera, aurreko egunetan dendarik denda ibilitakoak izango dira, «jendea gero eta prestatuago egoten den lekuko».

 

merkatu txikian egongo diren postuak



Bengoetxea. .

Egidi.

Ganbara.

Gili-Gili.

Goiko Torre.

Idiakez.

Irigoien optika. .

Irakurt.

Ituarte.

Lide.

Lide neskak.

Mila.

T.X.O. .

Tiki Taka.

Txikiñe.

Txikitxu.

Vitoria optika.

Zibot.

Zugarramurdi bidaiak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ZINEMA


LEKEITIO, Azkue aretoan - 2008-12-05

ZINEMA


LEKEITIO, Ikusgarri zinema aretoa - 2008-12-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.