Edukira joan

Hiru langile larri zauritu dira balkoi bat behera erori ostean

Lan istripua

Bi anbulantziatan, zaurituak Galdakaoko ospitalera eroan zituen Gurutze Gorriak.

asier alkorta

Atzo arratsaldeko 18:15ean lan istripua gertatu zen Ondarroako Kamiñazpi auzoan. Hiru igeltsero lehenengo pisuko balkoi baten lanean zebiltzala, balkoia erori egin zen.

Ezbeharra arratsaldean gertatu zen Kamiñazpiko 51 zenbakian. Hiru igeltseroetatik bat balkoi azpian zegoen, eta beste biak balkoian bertan. Dirudienez, pisuak eraginda, lehenengo pisuko balkoiko egitura behera etorri zen. Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripuaren ondorioz, hiru beharginak zauri larriekin Galdakaoko ospitalera eroan zituzten bi anbulantziatan.

Ertzaintzak esandakoaren arabera, traumatismo anitzak zituen beharginetako batek eta beste batek mokorra hautsita eduki zezakeela esan zuten. Hirugarrenak ustez saihetsak apurtuta zituela jakinarazi zuten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.