Edukira joan

unai egia ð- Musikaria

«Gaur egun, ez da erraza kortzertuak lortzea, asko mugitu behar da»

Kultura

'Bere begiei' Nabil taldearen disko berria da; bederatzi abesti biltzen ditu beharrak: zortzi amodiozko kantu eta itsasoaren soinua batzen duen beste bat.

edurne burgaña

Unai Egia (Lekeitio, 1979) Nabil taldeko abeslari eta gitarra jolea da. Ondarroako Santos anaien estudioetan grabatu zuten Bere begiak beharra, 2007an. Urtebete beranduago, euren eskuetara iritsi da. Orain, herriko tabernetan dago saltzen, 8 euroren truke.

Zeintzuk osatzen duzue Nabil?

Nabil taldea 2006an sortutakoa da. Ni neu bakarrik hasi nintzen abesten era akustikoan, baina gero, taldea sortu nuen. Ahotsaz eta gitarraz neu arduratzen naiz; Iraunek gitarra jotzen du, Davidek baxua eta Patxikok bateria. Taldea gara, baina diskoan daudenak nere kantak dira. Bakarkako proiektua dela esan daiteke.

Grabatu duzuen lehenengo diskoa da Bere begiei.

Ondarroako Santos anaien estudioan grabatu genuen, eta oso ondo joan zen guztia. Mitosia taldeagaz ere bertan grabatu nuen, eta kasu hartan zelako ondo moldatu ginen ikusita, oraingo diskoa grabatzerako orduan ere, argi neukan bertara joango nintzela. Lehenengo diskoa izanda, ondo irtengo zelako segurtasunagaz egin nahi izan dut.

Zure abestiak dira guztiak...

Amodio kantuak dira. Lehenengo abestia eta azkena, itsaso zarata dira. Horrek leku batean kokatzen du diskoa, eta tartean, zortzi amodiozko kantu sartzen dira.

Amodiozko istorioak zortzirak, gehien gustatzen zaizun gaia delako?

Ez. Orain arte, Mitosian egon naiz, eta musika gogorragoa zen, gai sozialak eta. Denboragaz, tarte horretan, abestiak gordetzen joan naiz, beste talderako ez zutelako balio. Konturatu nintzenerako batzuk nituen bilduta.

Orain dela gutxi sortutakoa da Nabil taldea, baina zuk urte asko daroazuz musikari lotuta...

Hamairu urte daroadaz musikan. Gitarraz gain, baxua apurtxo bat jotzen dut, pianoa ere bai eta baita txirula ere . Musikako maisua naiz, eta horrexegatik jotzen ditut guzti horiek. Modu batean edo bestean nire bizitza musika mundutik bideratuta joatea nahi dut. Ezin da rock-etik bakarrik bizi, baina beste alde batetik irakaslea ere banaiz Izarran.

Rock-etik ezin dela bizi diozu, baina kontzertuak emateko aukerarik ikusten duzu?

Nabil bezala 40 kontzertu inguru eman ditugu. Orain, disko berriagaz, berriro hasi nahi dugu martxan, kontzertuak-eta ematen, baina ez dugu oraindik ezer lotu.

Berton rock-a al da gehien entzuten dena?

Orain arte beti izan da rock-a, edo musika gogorra, behintzat: Parasma, Etsaiak [...], eta guztiak gogorrak ziren. Azken urteetan, ska eta beste musika estilo batzuk ere sortu dira. Lasaitzen, suabetzen doa musika estiloa. Baina publikoa badago, jendea etortzen da kontzertuetara.

Erraztasunak edukitzen dituzue kontzertuak egiterako orduan, ala alderantziz, dena trabak izaten dira?

Gaur egun, ez da erraza kontzertuak lortzea, asko mugitu behar da. Eta talde ezezagunekin zailagoa da oraindik. Uste dut promozioa dela bidea: irratietara bidali diskoak, eta hedabideetan irtetea. Eta gero, jendeari gustatzea, jakina!

Promozioa esan duzu dela bidea. Baina horretarako aukerarik badago?

Nik neuk egin dudana izan da irratien zerrenda bat lortu eta denetara bidali diskoa. Ahal dudan mailan mugitzen nabil; HITZAn ateratzea da beste bide bat. Beste kontu bat da komunikabideen erantzuna.

Herrian bertan, zelan ikusten duzu musika?

Talde berriak sortzen hasi dira; gazteak hasi dira etortzen kultur etxera. Batzuk desagertu ahala, beste batzuk sortzen dira. Baina beti daude hamar talde inguru Lekeition. Hori bai, denak lokal berean. Bigarren diskoa prestatzen ari gara gu, eta beraz, denbora baterako, behintzat, segiko du Nabilek.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

JAIA


AMOROTO, - 2009-06-25

ODOL EMATEA

Odol ematea
ONDARROA, Itsas-aurren - 2009-06-29

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.