Edukira joan

Bost metro ingurutik jausi da langile bat babes dikeko obran lanean zebilela

Lan istripua

Ondorioz, beso bat eta hanka hautsi omen ditu; anbulantzian eraman dute erietxera zauritutako gizonezkoa.

garbiñe garagarza

Babes dikeko langile batek istripua eduki zuen atzo goizean. LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAk jakin ahal izan duenez, bost metro inguruko altueratik jausi zen, lanean ari zela.

Lekukoek HITZAri adierazi modura, esku bat eta hanka hautsi ditu langileak. 10:45ak aldera gertatu zen istripua. Lankideek gertatutakoaren berri eman zuten, eta anbulantzia bat etorri zen zauritutako gizona erietxera eramateko. Anbulantzia istripua gertatu zen lekuraino sartu, eta 11:30ak aldera lekualdatu zuten langilea.

Ertzaintzak langile bat zaurituta zegoela baieztatu zuen. Osalanek, berriz, «datu gehiago» ez zituela aditzera eman zuen. Txostena lan istripuaren larritasunaren arabera egiten du Osalanek, eta adierazi zutenez, larritasun arinekoa denean ikerketa bere horretan uzten dute.

Aulestiko istripua

Iazko abenduaren 5ean Aulestin antzerako istripu bat gertatu zen. Orduan, eraikuntza enpresa bateko langilea zauritu zen beharrean ari zela .

Langilea laugarren pisutik jausi zen, eta ondorioz, mokorra eta saihets hezurrak apurtu zituen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ERAKUSKETA

Egurlanak erakusgai
ONDARROA, Udal Erakusketa Aretoan - 2008-12-04

JAIA

EUSKARAREN EGUNA
ETXEBARRIA, UDALETXEAN 17:00etan - 2008-12-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.