Edukira joan
BAI;2007-10-27;MARKINA-XEMEIN . LAN ISTRIPUA . Emakume bat hil da Kareagako Kauxot enpresan beharrean zegoela . Gertaeraren aurrean sindikatuen salaketak asko izan dira; . segurtasun neurriei garrantzia ez ematea nabarmendu dute

markina-xemein » lan istripua

Emakume bat hil da Kareagako Kauxot enpresan beharrean zegoela

Gertaeraren aurrean sindikatuen salaketak asko izan dira; segurtasun neurriei garrantzia ez ematea nabarmendu dute

garbiñe garagarza

Makina batek harrapatuta hil zen 45 urte inguruko emakume bat atzo. Kareaga industrialdean dagoen Kauxot enpresan gertatu da ezbeharra.

Ertzaintzaren eta Osalanen arabera, 09:15ak aldera gertatu da istripua. «Beharginak zeraman zapia makinak harrapatu du, eta dirudienez, ito egin da». Osalanetik, ordea, heriotzaren arrazoia argitzeke dagoela adierazi dute.

Jatorriz senegaldarra zen behargina urriaren 4tik zegoen Kauxoten lanean. Ezbeharraren aurrean, sindikatuen salaketak asko izan dira. ELAko ordezkariek Euskadi Irratian egindako adierazpenetan duela hiru aste enpresa berean beste istripua bat gertatu izana eta «segurtasun aldetik muga-mugan dabilen lantegia izatea» salatu dute.

LABek bere aldetik, emakumeak beste langileetatik aparte lan egiten zuela azaldu du, eta inork begi bistan ez edukitzean istripuaren unea ezin dela zehaztu. Horren aurrean, segurtasun neurriei ematen zaien garrantzi maila zalantzan jartzen du LABek. «20 egun beste langileetatik aparte? Non daude segurtasun neurriak? Inor ez inguruan makina amatatzeko?».

Mobilizazioak

Ezbeharraren aurrean gertaera salatzeko eta elkartasuna adierazteko LABek deituriko elkarretaratzea egon zen atzo Markina-Xemeingo Arkupean. Sindikatuek beste zenbait mobilizazio ere iragarri dituzte.

Etzirako deialdi bateratua egin dute LAB, ELA, ESK eta STEE-EILASek; 12:00etan Kauxot enpresaren aurrean elkarretaratzea egingo dute. LABek eta ezker abertzaleak, berriz, etzi, 19:30ean, manifestazioa egingo dute zelaian.²



Agenda

DEIALDIAK

Argazki zaharren erakusketa
LEKEITIO, - 2008-11-25

ZINEMA


LEKEITIO, Azkue aretoan - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.