

Gregorio Larraņaga 'Maņukorta'
Bertsolaria
2008-09-19 - 11:00
G. Bertsolaria, izan edo egin? Josune
E. Jaio egiten da, jaio barik ibiltzen dena bertan behera joaten da. Gustatu egin bihar jako hor ibiltzeko.
G. Markinatik kanpora bertsotan aritzerakoan ongi ulertzen al dute zure euskara? Itxura denez, ahoskera ez da oso argia zeren ETBko programa batean zure "parodia" bat egiten zuten; horrek poztu ala haserratu egiten zaitu? Bertsozale bat
E. Nik neuk ikusten dut ulertzen dela nire euskara Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroan eta Euskal Herri osoan. Bestela zertako eroaten naute hortik zehar, ulertzen ez didatelako? Programatik espero neban gitxienez baimena eskatzie, halan da be ez neutsien ezetzik esango.
G. Txapel eta garaikur ugari dituzu baiņa Amalloko goizaldeko bertsolari txapelketakorik ez! noizbait lortzeko asmorik? Gatzitei Jauregi
E. Beste txapelik be eztaukat. Burua daukat gustura ibiltzeko modukoa eta txapelik ez dut behar. Goixaldeko txapelketara inoiz ez naiz joan eta joan ere ez naiz egingo. Juzgao onik ez dago, bertso onenak juzgatzeko gizonik ez da jaio oraindik.
G. Larruskaingue, amallotarra ala markiņarra, nungue sentitzen za? Joxe gose ( etxebarri)
E. Euskal Herri osokua sentzitzen naiz, seme umoretsua naiz eta denen zerbitzari sentitzen naiz. Ni nongoa naizen edonok daki, ez daukat hori esaten ibili beharrik.
G. Bertsolaritza asko aldatu al da zure hasieretatik hona? Xiberu
E. Gaur egun bertsolari gazte asko ikusten dira, baina garai baten Basarri, Uztapide... horrek egiten ebezan bertsorik inon ez dot entzun. Bertsolari handiak ziren eta errespeto handia diet.
G. Zein izango litzateke bertsorako zeure bikote gustokoena? Xiberu
E. Zeberio, inori ezer kendu barik. Danakin ibiltzen naiz gustora, baina beragaz dut konfiantzarik gehien.
G. Bertsolaritzagaz bizi izan zara ala beste lanbide paralelo bat behar izan duzu aurrera egiteko? Xiberu
E. Bertsolaritzak inori ez dio ematen zahartzaro onik, bateren bat egongo da, baina gaitza. Neuk be 30 urtetik 50era bitartin tailerreko jornal bat baino gehio irabazten neban bertsotan, baina gero zahartzaroa etorten da...
G. Hiritarra izan al daiteke bertsolaria? Mari
E. Bat ere bat izango da, baina normalien gure umorea herri txikietakoa, mendi gainetakoa, erromerietako da bertsoa, trikitiagaz nahastutakoa.
G. Zein da gogoratzen duzun bertso saiorik onena? Josu
E. Nik onak asko dodaz, txarrak bebai. Akaso txikiren baten neure konfiantzazko batekin izango zan onena, bazkaloste baten edo...
G. Bertsukin ligaten da? suso
E. Batzuk bai, beste batzuk ez. Batzuk bertsolari izan barik be ligetan dabe, beste batzuk neu modura izanda ez dabe ligetan, bila jun bez...
G. Mendia ala hondartza nahiago? karlos
E. Biak dira dotoriek. Igerian ez nun ikasi eta ez naiz juten, baina jende dotori ikusteko aukeri emoten dau. Mendia ere maite dot, hantxe jaio nintzan da.
G. Zelakua da Maņun egun normal bat? Markina
E. 9etan jaikiten naz. Hori ederra da, hiru errelebutan biharre eindaku naz ta. Artu ta esnia jan, Cornflex-ak bebai inoiz, etxe bueltan zeozer egiteko badago egin, txakurrakin buelta bat, Arrate irratia entzun, bazkaldu, ordu bateko partie entzun... Zelako egia pilua esaten dabezen, ez doste engainatzen baina... Arratsaldian siesta, pare bat ordu edo pare bat eta erdi, komeni bada. Gero elastikua ipini eta hortik ibiltzen naz.12ak aurretik inoiz ez nu etxera.Soziedade baten bertsoak kanta... Inoiz 4etan ere juten naz.
G. Bertsolariak jantziak izaten dira gai gehienetan. Zeuk nondik hartzen duzu informazioa bertsotarako? Unai
E. Gai librian ibiltzen naz, gaiak neuk topatzen ditut, neure gai ipintzailik badakite zeintzuk gai dakidazan.Neuri komeni jatezanak.
G. Baserriko biharretan abila ixango zara... lekitxo
E. Beti izan naz, 14 urtekin hasi nitzan baserrian lanian ta... On gutxi eiten dot, ximaur pixkat atara, zabaldu,basora jun,arbolapian egon...
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.