

Ana Elordi
Aktorea
2008-07-24 - 11:00
Ana Elordi ETB 1-eko 'Noaoa' saioko aktore ondarrutarra Hitzako erredakzioan egongo da webguneko galderei erantzuten.
G. Zer egiten jatzu erosoago: ondarrutarrez berba egitea ala batuaz, antzezterakoan? Bitxori
E. Ondarrutarrez naturalaua antzezten dot baiņe segun eta zein personaje den erosogua sentiuten naz era batea edo bestea.
G. Aktore moduan daukazun ametsa zein da? Iratxe
E. Ametsa edo nahixe nitzako da antzezten jarraitzi bizitxa guztin proiekto interesantitan.
G. Noaoa grabatzerakoan, ondo pasatzen duzue aktoreok ezta? Xalau
E. Bai ondo pasaten dou baiņe dana be ez da toma faltsutan agertzen dizen barrik eta katxondeu, zeuek pentsa baik ez douela biharra eitten!
G. Zer duzu nahiago, plato baten lan egin edo antzerkian? Ondarrutarra
E. Gauza bixak egixe esan. Telebistan nabillenin eszenatokiko "pabu" eukitten dot eta denbori banaz telebistan zeozer ein baik be desiaten egoten naz... dana nahi dot!
G. Zure herrian antzeztu izan duzunean, nolabaiteko berotasuna sentitu duzu ikuslegoaren aldetik? Herritarra
E. Bai hoixe, Ondarrun antzeztutako saio bakoitxe beti berezixe ixan da eta horrek inddar asko emon ixan dosta.
G. Egun aktore izan nahi duen batek zer egin behar du? Aktorea
E. Ba nik pentsaten dot danok einddouena: aktore mundun dabillenekin berba ein, ikastaruk edo eskolak nun dazen entera eta antzerkixe eitten dabillen jendiaz batu... azkanin ba hortxe girun sartu behintzat probateko edo ezautzen juteko. Asi ke nahi dozunin galdetu edo hurbilddu eta anima!
G. Zeintzuk dira aktore batek eduki behar dituen ezaugarriak? Kastinga
E. Kasting bakoitzeako ezaugarri ezberdiņak eskatu leike baiņe orokorrin zeuri asko gusta bihir gatzu eitten dozune, ondo pasa eta energixi transmitiu. Gero ia loteixi tokaten gatzun ala ez...
G. Beti esaten da aktoreok ondo bizi zaretela. Egia al da? Ondo bizi dana
E. Ondo bixi gaz lan ona eta gustoku daukagunin. Langabezixan eta telefonuk noiz joko daben zain gazenin edo zorrak ezin ordainddute ez daukagulako biharrik ba ordun ez ga ondo bixi.Aktorin artin be kriston ezberdinttasunak daz...Ni momentuz ez naz kejaten baiņe apostu handixe ein ddot bebai eta merezi dot, ze demomtre!
G. Zelakoa da zure eguneroko bizimodua? Agenda
E. Ekainin amaittu gendun NOAOA!ko grabaketak eta on opor-langabezi-"sindrome de nido"n (ama ixan bihir naz)nabil murgilddute. Laneko egun normal bat telebistan: goixa altza, kotxi hartu eta berta jun, ordu bat edo bat eta erdi jantzitegi-makillaje- pelukeixan pasa eta gero garabatea. Zain egon tokaten gatzunearte, entsaixa, grabatu eta aldatu osteabe eta holaintxeik sketch guztik ein arte. A! hori bai, NOAOA!n hamaiketaku eta bazkaixe ganorazkuk ez zin faltaten.
G. Zelako giroa duzu Miramongo lan taldean? Mutriku
E. Giro ona. Danok nahiko personaje ezberdiņak gaz baiņe ondo pasati eta hori transmitiuti lortu douela pentsaten dot. Suerte handixe euki dot eurakin biharra eittiaz.
G. Telebistak fama handia emango zizun, zelan daroazu zama hori? Fans-a
E. Nahiko ondo. Jendiai barre eragitti gauzaik ederrenetaku de eta beti be ez dot eukitten danai ondo erantzuteko humori baiņe orokorrin zeuk eitten dozunaz jendik ondo pasaten dauela jakitti politte da.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.