Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2008ko abenduak 1, Astelehena

Harpidetu zaitez!

Elkarrizketa Digitalak

Gorka Ostolaza

Gorka Ostolaza

Bertsolaria

2008-06-23 - 09:30

Bizkaiko Bertso Txapelketako Lea-Artibaiko norgehiagokan txapela jantzi berri du markinarrak. Orain, Bizkaiko Txapelketako oholtzara begira dago.

Erantzundako galderak:

1

G. Txapel batzuk badituzu zure bitriņan baiņa amalloko goizaldeko bertsolari txapelketakorik ez, noizko?? BERA

E. Bati baino gehiagori esan diot erretiratu aurretik Amalloko txapel bat jantzi behar dodala! Bizkaiko txapelketako ibilbidea amaitzean hasiko da Amallokoa...

2

G. nundik bertsutako zaletasune?? Egurre Potxis!!!!

E. Eztot aukeratzeko tarte handirik euki...etxien bertsozale haundi bat dauket, aitxe, eta txikitxetik saiuek entzun ta entzun...bertsolari urten bier!

3

G. 3 bertsolari on eta beste horrenbeste txar!!! busti!! batez be paketik esan eran!!! jajaja

E. Onak: Unai "the great" Iturriaga, Amets Arzallus eta Joseba, aurtengo Amalloko txapeldune. Txarrak barra-barra, norbera be bai batzutan, baņa onak aprezietako txarrak be egon bier dizenez...

4

G. Lea artibain 6 parte hartzaile besterik ez, Ipar Uriben 20 ... Ondarrutik

E. Gure generaziņuan ostien eskualdien geldialdi luze xamar bat egon da baņa azkenengo eskualdeko finalien ikusi zan moduen errelebue badator...laster lagako doguz txiki ipar-uribeko zenbakixek!

5

G. Xabier Paia baino gogorrago ikusten al zara? markinatik

E. Gauza askotan bai baņa bertsotan ez! Gaur egun Xabier Paia puntako bertsolarixe da eta hurrengo urtetan lata galanta emon bier dau...

6

G. Neskatan edo mutiletan eitxeko bertsotan eitxik lagunduko dau ezta? zeuk ligauzu sekule bertsotan? Amoto

E. Danak laguntzen dau. Zerikusi asko dauke norberak ze erabilera emoten dotzen norbere berezitxasunei...ezagutzen dodaz preparauteko bertsuekin ligeta urtetan dabenak be, ta hori be ezta kontue ezta?

7

G. Euskalduna, bertsozalea, herrikoa, hurbila, gaztea... eta... Lea-Artibaikoa izateak "gente simplona y de poco mundo" garela esan nahi dau? ala zerbait gehiago ere bagara? (nik sarritan izan dut sentsazio hori, eta zuk?) Julen

E. Gora la "gente simplona y de poco mundo"!!!

8

G. Zeņi botako zentzan bertso bat gustura?eta zegaitxik? tontorreko bertsolarixe

E. Badaukaguz ingurutan agintari batzuk hiru-lau gauza gustora esango notzekiezenak...

9

G. Zergatik deitzen dizute Potxis? Zer esan nahi du? Eta zergatik jarri zizuten? Jakin nahixa

E. Oso kontu lizune da eta Hitza adin gustixetako jentiek irakurtzen dabenez Top Secret izeten jarraitxu beharko dau...

10

G. Zein bertso-saiotan egon zara nerbixosoen?zeba? bat

E. Uste dot Bizkaiko txapelketako finalerdixetara heltzen nazela urdurien, finalan hurbiltxasunegaitxik edo...pare bat bider egin dodazen akatsak olan ulertu leikez bakarrik...

11

G. Zein da bertsolari moduen dekozun "helmugie"?Ta pertsonalki?

E. Pertsonalki dauketan helmugie hemen mundu putan ahal danik garonazkuena eta zoriontsuena izetie da eta bertsuek askotan lagundu dozte bide horretan, bizkaiko final batera ez heltzian arantzie hor dauket halan be...

12

G. Ze begitxandu jatzun Amotoko finala? Justue ixen zan o ez? ze nitzako... markiņetik

E. Kantuen nengon eta eztot euki saio osue entzuteko aukerarik, epaimaikuek emon eban beran berediktue eta ni txapeldun izenda ez naz kejatzen hasiko ezta??

13

G. zein izen da oin arte ipini dotzuen gai gustokuena? zegaitxik? juan junda

E. Pufff...hainbeste gairi abestu dotzet ia...nahiago dot kontextuek agindutako zeozerri buruz abestie...txapel bat eskeintzie, preson bati ongi etorri moduen kantetie edo merezi dabenari onerako edo txarrerako aurpegire pare bat bat gauza esateko erabiltxie!

Egindako elkarrizketak

Gregorio Larraņaga 'Maņukorta'

Gregorio Larraņaga 'Maņukorta'
Bertsolaria

2008-09-19

Ana Elordi

Ana Elordi
Aktorea

2008-07-24

Gorka Ostolaza

Gorka Ostolaza
Bertsolaria

2008-06-23

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.