

Miren Urkiola
Harri-jasotzailea
2008-05-06 - 10:00
Zure galderei erantzungo die Ziortza-Bolibarko herri kirolariak
G. Ba al daukazu buruan errekor berririk? Markel
E. 125 kiloko zilindroa jasotzeko asmoa daukat baina ez dogu datarik ipini oraindik.Negu partean egingo dut.
G. Zenbat kiloko harria jasoko duzu? Beste neskaren rekorra pasatuko duzula uste duuz? Aitor
E. Beste neskaren marka haustea da nire asmoa, edo gutxienez berdintzea. Ezta gauza erraza izango baņa bueno.
G. Harria ez den beste materialak altxatzen ere ibiltzen al zara? Kloudi
E. Taberna batetan nago lanean eta han botillak jasotzen ditut,eta parrandan basoak...
G. Harrijasotzailea izatez gain, aerobikeko irakaslea ere bazara. Kirolagaz asko gozatzen duzu, ezta? Kuriosoa
E. Betidanik gustatu izan zait kirola egitea eta kirol ezberdinak probatzea, bai ikasiz eta bai irakatsiz.
G. Miresten duzun kirolariren bat? Ondarrutarra
E. Kirolari asko miresten ditut nik, bat esaten enuke jakingo. Baina herri kiroletan dabiltzanak goraipatu nahiko nituzke.
G. Erakustaldietan, urduri jartzen zara jendeagaz? Aulestiko xalau
E. Hasieran jartzen nitzen, baina orain ez hainbeste. Errekorretan jartzen naiz orain ere oso urduri baina nerbioa pixkat ona da.
G. Ba al daukate zer ikusirik harri-jasotzeak eta aerobic-ak? Aditsabal
E. Oso desberdinak dira, harriarekin kirol esplosiboa lantzen dut eta bestearekin arnasa, ez dira oso konpatibleak baina moldatzen naiz.
G. Zelan hasi zinen harriak jasotzen? Zerk erakarri zintuen? Amona
E. 14 urterekin hasi nitzen Zelaik bultzatuta,13rekin 50 kiloko bi txinga jasotzen ikusi ninduen eta indarra nuela ikusita probatzeko esan zidan.
G. Zer izan nahiko zenuke helduagoa zarenean? harrijasotzaile profesionala agian? Mutrikuar bat
E. Harrijasotzetik ezin gara bizi eta kirol hau jobitzat daukat, nagusiagotan lanen bat bilatzea nahiko nuke gustoko esparruren batean.
G. Harrijasotzaile izan nahi dut. Zer da egin behar dudana, nora jo behar dut? Harrijasotzaile zalea
E. Harri jasotzen ibiltzen diren lekuren batera joan. Zelaik Mallabin ematen ditu eskolak bere tailerrean, Langak Mutrikun.Zuri zer komeni zaizun...
G. Harri-jasotzaile lana zer da zuretzat, afizioa ala ofizioa? Langabetua
E. Afizioa da niretzat. Bizitzeko beste diru ez du ematen baina gustokoa dut eta ez dudanez utzi nahi aurrera segituko dut. Herri kiroletan dabilen orok beste lanen bat dauka bizi ahal izateko.
G. Zelan ikusten duzu gaur egun harri-jasotzaileen etorkizuna? Iragarlea
E. Ez da lenako garaietako berdina baina etorkizuna ikusten diot kirol honi, gazte batzuk ere hasi dira eta aurrera jarraitzen badute zerbait izango dugu ikusteko.
G. Inoiz, harri bat jasotzean, ezinean aurkitu izan zara? Zer egiten duzu horrelakoetan? Maite
E. Behin edo behin gertatuko zitzaidan baina enaiz gogoratzen, hori gertatu ezkero harria bota eta gorputza lasaituko nuke berriz ere ahalegintzeko. Harri bat jaso gabe uztea oso gogorra egiten da.
G. Asko entrenatu behar izaten al duzu? Lagun bat
E. Udaberri garaian entrenatzen naiz ni pixkat. Gabon osteko deskantsua pixkat apurtzeko, udan erakustaldiekin nahikoa izaten dut eta udazkenean berriro entrenatzen naiz errekorren bat prestatzeko.
G. Pisuakin ibiltzen zara normalean. Txikitan errekadu guztiak batera eroango zenituen etxera, ezta? Mendexako artzaina
E. Txikitan baserrian ibiltzen nitzen lanean eta fardoak etorritakoan han ibiltzen nitzen hiru batera-eta eramaten. Baina errekaduak amak egiten ditu normalean.
G. Harri-jasotzaileak diren emakumezko asko ezagutu dituzu? Emakume kirolaria
E. Gaur egun 2 neska gaude harrijasotzaile fitxarekin eta Araban bada beste bat bola batekin erakustaldiak egiten dituena. Lehen andra gehiago ibiltzen ziren harria jasotzen baina ez plazan. Orain "Xiba" jokoarekin hori ari da bultzatzen eta poztekoa da.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.