| « Uzki bidezko ureztatzea | Lixibia eta xaboia » |
Amaitzeko, garbittasunari buruz hiru gai marjinal aittatuko doguz: sexu harremanak, ipurdi eta ulian garbiketia.
Sexu harremanak
Gaur eguneko gizartian hipergarbittasunak arazuak badakarz be, abantailla bat gitxienez aittortu biharko detsagu: sexu harremanak aberastia. Izan be, antxiñako higiene ohitturekin ez ziran gaur besain arruntak izango cunnilingus edo fellatio tipoko praktikak, edo maittalian azal guztia exploratu eta txupatzia (oi garai bateko oiñak!). Azal bittartietan giza-ekoizpen asko pillatzen dirazenian, genitalen arteko sexu harremanetatik harutzago juatia benetan konplikaua izan leike.
Naparruako errege Enrique III (1553-1610), esate baterako: ez ei zan sekula garbitzen, eta beragaittik aker usaiña zekala esaten da. Hala izango zan, eze hainbeste emakume (erregiña barne) zorabiatu egin ziran berakin oheratzian.
Emakumiak ba zeken bentaja bat: hillerokuakin batera garbitzia tokatzen jakenez, maittaliak bere aluko ezpaiñekin jolasterakuan ba zekixan asko jota juan dan hillian garbittutako alua izango zebala mihiñan puntan. Gizonekin ez zan gauza bardiña gertatuko: asko jota urtian behiñ garbitzen zanak... ¡ederra “gaztanberia” izango zeban baba puntan! Txupatzeko gogo askorik ez zeban emongo, horixe ezetz.
Ipurdi garbiketia
Kaka egitteko obramenduan historixia be luzia da, nahiz eta ez dogun ixa ezerbe topauko historixa liburuetan “tabu” honen gaiñian. Ipurdixa garbitzeko papela estraiñekotz saltzen hasi zanian be (1890), “Scott” enpresiak ez zeban nahi izan bere izenik ipiñi paketian, lotsatuta. Tabuak tabu, zihurtzat hartu geinke Neander haraneko biztanliak, Kleopatra erregiñak, nekazari pobriak nahiz enperadore Carlos V-garrenak danok egingo zebela kaka leku beretik; eta gero zulua garbitzeko premiña bardiña izango zebela. Egixa esanda, munduko kulturetan kaka egitteko usarixuak deskribatzia oso gai kuriosua izango litzake, monografiko baterako emongo leukena (hindixen eskuma/eskerreko eskuen espezializaziñua, erromatarren kakalekuetako eskobilla publikuak, iparamerikar kolonuen artaburu, txirla eta koko-azalak, aberatsen algodoi-enkajezko zapixak, izperringiak...) baiña tentaldixari eutsitta, gaur uzkixan “hipergarbittasunak” ekartzen daben arazo txiki bat aittatuko dogu bakarrik.
Euskalherrixan, ez gara denporan oso atzera juan biharko gure aittitta-amamen denporako ohitturak gogoratzeko: korta gaiñeko zuluan kaka egin, eta egunkari papelakin garbitziana. Hain zaharrak ez garanok be, “Elefante” paper famauakin gogoratzen gara: estraza tipoko papel lodixa, “zero” absorbitzeko ahalmenakin. Gerora ezagutu dogun zelulosa papelekin alderatuta, nahikua inkomodua zan: baiña osasunari dagokixonari buruz, duda barik hobia. Ointxe azalduko dogu zergaittik.
XXI mende hasiera honetan, Euskalherriko etxe guztiak erabiltzen dabe zelulosazko papel “modernua”. Horrekin batera, oso zabalduta dago ipurdiko zuluan irritaziñua, eta ez da kasualidadia. Gai eskatologikua dalako, ez da komunikabide eta kalietan asko aditzen, baiña galdetzen hasi ezkeriok segiduan agertzen dira kasuak, nunnahi. Arrazoia hamen be, hipergarbittasuna. Uzkiko azala oso meheia da, hestian tipoko epiteliuaz estalitta. Honek esan gura dau, kaka arrasto guztiak “onduegi” garbittu nahixan igurtzixakin pasau egitten bagara, azal hori urratu egingo dogula, odola eginda. Hau sarri gertatzen ba da, azalak erantzun inflamatorixo bat izango dau eraso honen aurrian. Azalan urraduria gehi inflamaziñua, gure uzkixak ez dau izango zelulosazko papelan erasotik errekuperatzeko denporarik eta, kaltzontzillo/kulero barruan egositta, molestia eta hazkure itturri deserosua bihurtuko da.
Ule garbiketia
Azkenik, ulian garbiketiari buruzko lau berba. Gaur egunian bizarra kendu eta buruko uliak garbi mantentzia ixa eguneroko kontua bada be, antxiñan ez zan izan halan, jakiña. Etxian urik ez eta xaboia tamaiñuan –eta oin dala 200 urte, hori bez-, gaur egunian moduan ulia xabonau eta aklaratzia pentsau eziñezkua zan. XVIII mendian hautsak ipiñitta eta orraztuta mantentzen zan ulia garbi. Barriro be, ez dogu atzera salto haundixa egin biharko gure amama zaharretan ohittura honen arrastuak topatzeko: askok gogoratuko dozue –batez be basarrittarrak- zelan kentzen zeben buruko zapixa, eta moño zurixa askatuta ule luze-luziak zepilluakin orraztu, batez be basarrittarrak. Eta ez andrak bakarrik: gure aittitta Demetriok (1899-xan jaixotakua) ez zeban sekulan ulia garbitzen, eta han ibiltzen zan orrazi txiki batekin ule guztia pasatzen Izan be, honekin, ulian higiene nahikua ona mantendu leike; hau, eta xaboian larregiko erabilpenan erasorik eza, nahikua izaten zan ule sendo eta garbi bat mantentzeko.