| « Bi juan eta hiru etorri giñanekua | Gaixorik zaude, ez al zenekien? » |
Interesgarrixa Beatrijs Smulders eta Mariel Croon'en liburu hau. Biharrian askotan tratatzen juaguz emakume haurdunak, ume txikixak eta haurdunaldi osteko errekuperaziñua. Halan be, erditzian bertan gertatzen dirazen fenomeno fisikuak ezagutzia oso interesgarrixa izan dok: izan be, emakume baten txixa-galtziak tratatzian oso lagungarrixa gertatzen dok izandako desgarro eta gorabeheren barri zihetza izatia. Profesional aldetik beraz, askoz hobeto enfokau lajeikek pre eta post etapen tratamendua.
Bestalde, etxian datozen egunetan izango dogun karnabalan aurrian benetan lagungarrixak dittuk hamengo azalpenak. Oso oso exhaustibua dok fenomenuen deskribapena, gertatu leikezen aukerak, arazuak eta edertasunak azaltzerako orduan. Eta gaiñera, irakortzeko dibertigarrixa, horrekin asko irabazten jok didaktika maillan be. Eta tira: oin praktika fasia falta dok.