« Zentzunezko higiene batendako irizpidiakHigiene publikua Europan (jarraipena) »

08.03.13

14:08:08 , Oier , 424 hitz, 89 aldiz ikusia  
Atalak: Uncategorized

Hipergarbittasunan arazuak

Esandako moduan, azken gizaldixetan darabigun asepsiarako bide hau ez dakigu amaittu ete dan edo ez. Biharbada etorkizunian danok ibilliko dira Michael Jacksonen modura, oxigeno bonbonia eta kristalezko kanpai esterillian, eta muzturra okertuta zera esango dabe gutaz: “Bai, XXI mende hasieran... ¡egunian behin bakarrik dutxatzen ziran!”. Ez dakigu; baiña bai dakigu, gaur egunian, gizakixa hipergarbittasunetik eratorrittako arazuak sufritzen hasi dala, oin arte ezezagunak ziranak.

Hórrek arazuok ulertzeko, azalan estrukturia ezagutu egin bihar dogu, modu sinple baten bada be. Hiru geruza dittu, eta bakoitzan funtziñuak azaltziakin segiduan ulertzen da zeintzuk arazuok etorri leikiazen:

Epidermis: keratinaz egindako geruza desbardiñez osatuta. Barrutik geruza barrixak sortu ahala, kanpoko zaharrenak desegiñaz doiaz. Epidermisa kanpoko erasuetaz (egualdixa, bakteriak...) babesten gaittuen lehelengo defentsa-lerrua da.
Dermis: kolageno eta fibrinazko kapa sakonagua. Bertan inmunidade sistemarako eta alergia/inflamaziño prozesuetan garrantzitsuak dirazen zelulak dagoz. Izardixa etaratzeko guruiñak be hamentxe dagoz: azal gaiñian zabaltzen daben gai aziduak bakterien ugalketia galerazten dau.
Hipodermis: azala eta muskuluak lotzen daben geruza nasai koipetsua, isolamendu funtziñuakin.

Azala larregi garbitzen dogunian beraz, kaltiak nagusiki bi bidetik datoz:

Inmunidadia: gure defentsako ejertzito txikixan lehelengo lerrua ezabatzian (epidermisan kanpoko geruzia, hildako zelulez osatutakua), bakterixei atia zabaltzen gabiz. Gaiñera, isolamendu ahalmena jaistiakin batera kanpoko hotz/bero aldaketetara txartuago egokitzen gara. Azkenik, izardi arrastuak sarrixegi kentziakin bakterixak ez dake oztoporik gure azalian ugaltzeko.
Estetikia: babesa kentziakin batera, azalak ura galdu eta legortu egitten da. Gaiñera erantzun alergiko edo irritativuak gertatu leikez: alergiak, txundarrak, dermatitis, zartadak, ekzemak...
Larregi garbitziakin batera datozen ondorixuok zeozelan kontrolatzeko, paradoxa baten jausten gara: gero eta xaboi gitxiago daken produktuak erabiltzen doguz (“garbitzen ez daben garbigaixak”). Azala hala eta guzti be larregi legortzen da, eta horregaittik “atzera zikintzeko” orixuak, hidratantiak, maskarillak, akondizionadoriak... erabiltzen doguz. Horretara saltzailliak pozik dagoz, eze, paradoxa honek hamaika produkto konsumitzera bultzatzen gaittu. Baiña dana dala, honekin ez dogu arazo osua konpontzen; azala hidratatu eta koipeztatuta arazo estetikua zaintzen gabiz, baiña inmunidade sistemako kaltia bardin-bardin gertatzen da.

Azken urtietan gero eta ugarixaguak dira alergiak umien artian (azala, liseri edo arnas aparatua...), eta beste arrazoi batzuen artian euren inmunitate sistema kaskarra dago. Umiak larregi babesteko joeria hartu dogu. Eguneroko baiñuakin, giro aseptiko baten hazten doguz eta honek ez detsa bape mesederik egitten: bere defentsak ez dira garatzen eta kalera urtetzeko sasoian, bakterixendako biktimarik egokixena bihurtzen da. Era berian, erropa larregi jaztiakin bere termorreguñaziño sistemak (nagusixenak baiño askoz be hobiak, bide batez esanda) oztopatu egingo doguz; era horretan, bere organismuak ez dau ikasiko hotzari aurre egitten eta edozein egualdi aldaketa nahikua izango da gaixotzeko.

erantzun 1

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Gure arbasuak 199.950 urte pasau dittuez osasuna autogestionatzen; azken 50 urtiak, ostera, nahikuak izan dira antxiñako etxekoandren irakaspenak galtzeko. Heldu zure osasunaren timoia, iñoren eskuetan laga barik! Hala egitten badozu, ez zaittugu askotan ikusiko gure kontsultan...

Bilaketa

XML jarioak

powered by b2evolution free blog software