« Hipergarbittasunan arazuakParentesi bat: mexicarren ohittura higienikuak »

08.03.11

18:41:10 , Oier , 308 hitz, 77 aldiz ikusia  
Atalak: Uncategorized

Higiene publikua Europan (jarraipena)

XVII mendian izurri buboniko eta tifusak ondiok indar asko zeukenez, eta gaixuak osatzia eziñezkua zanez, prebentziño neurrixak saiatu ziran hiri askotan. Kaliak benetako zabortegixak ziran, hildakuen gorpuak eliza barruan lurperatzen ziran, txakurrak edo olluak nunnahi lurrari erpeka... 1607xan kaliak garbi mantentzeko lehelengo arauak ezarri ziran, “miasmak” ezabatze aldera. Prozesu gatxa eta luzia izan zan... baiña benetan egokixa. Garbittasun publikoko neurrixak ez zeben gaisuak osatzen, baiña behintzat “ez gaixotzeko” balio izango zeben aurrerantzian. Eta dakizuenez, hau oiñarri-oiñarrizko araua da osasungintzan.

XVIII mendian, higienerako asmakizun garrantzitsuak egin ziran: Carl Wilhelm Scheelek klorua deskubridu zeban, 1774an; Claude Bertholletek sosa kaustikuakin nahastatuta hipoclorito de sodio lortu zeban (lixiba edo “cloro” izenez ezagunagua); Antoine Labarraquek kloruak garbittasun edo desinfekziñorako daukazen propiedadiak deskribatu zittuan.

XIX mendian, Louis Pasteurrek gaixotasunen “teorixa miasmatikua” ukatu egin zeban. Bere esperimentuekin, infekziñuak bakterixuak sortutakuak zirala frogatu zeban. Hortaz gain, medikuak higiene neurri orokorrak bultzatzen hasi ziran (eskuak ur eta jaboiakin egunero garbitzia, adibidez) gaitz kutsakorren kontra. Sasoi hartan izurri, kolera, tifusak... jente asko eta asko hiltzen zeben, eta antisepsia neurrixokin erditze eta kirurgian gertatzen ziran heriotz asko ekidin ziran. Bestalde, osasun erakundiak infraestruktura publikuak ikuskatu eta kontrolatzen hasi ziran: azokak, hiltegixak, estoldak... Sasoi honetan hasi zan be etxietara ura ekartzen.

XX mendian, 300 urte lehenagotik pizkaka-pizkaka hedatzen ziharduen higiene neurrixak herri zehiangana heltzen hasi ziran. Eibarren esate baterako, 1910 aldian egin ziran estolderixia eta lavadero publikuak eta etxietara ura ekartzeko lehelengo obrak, Ciriaco Agirre eta Niceto Muguruza medikuak bultzatuta.

Nazioarteko erakundiak bultzakada haundixa emon zetsen higiene neurri barrixei, eta batez be eskolian bittartez zabaldu ziran. Gaur egunian higiene eredu hau guztiz gizarteratuta dagozela esan geinke, eta heriotz tasak ikaragarri jaitsi dira 100 urtian, batez be ume txikixetan. Honek balixo haundixa daka, duda barik. Baiña gizakixari asko kostatzen jako gauzei neurrixa hartzia, eta horren adibidia da gaur egunian hipergarbittasunak dakarrezen arazuak ezagutzen hasi garala.

erantzun 1

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Gure arbasuak 199.950 urte pasau dittuez osasuna autogestionatzen; azken 50 urtiak, ostera, nahikuak izan dira antxiñako etxekoandren irakaspenak galtzeko. Heldu zure osasunaren timoia, iñoren eskuetan laga barik! Hala egitten badozu, ez zaittugu askotan ikusiko gure kontsultan...

Bilaketa

XML jarioak

powered by b2evolution free blog software