08.05.27

18:47:37 , Oier , 478 hitz, 91 aldiz ikusia  
Atalak: Uncategorized

Bizimodu modernuan ajiak

Fibromialgia, neke muskular kronikua, colitis ulcerosua, esclerosis multiple edo lateralak, artritis reumatoide, depresiñua, psoriasis, ultzeria, minbizixa... Ludi guztian agertzen dira, baiña mundu “zibilizatuan” asko be ugarixaguak dira. Batez be azken 30 urtian, oso deigarrixa da. ¿Zer gertatzen da ba “aurreratuen” dagoen mundu zati honetan, halako gaitzak geruago eta sarrixago izateko?

Lehelengo, konturatu biharko gara gaitz guzti hórrek dauken pertsonak perfil amankomuna izaten dabela: urdurixak, antsiedadiakin, beti denpora faltan, arazuen aurrian asko larritzen diranak... izaten dira. Langilliak, enpresarixak, nahiz etxekoandrak: iñor be ez dago libre.

“1º munduko” lokomotora haundixa geruago eta bizkorrago doia. Gure bizimodu aberats honetan pertsona edo enpresa bat gorago, ariñago, urriñago heldu bihar izaten da egunetik egunera, arrakastia izango badau; gorakako martxa horretan estankamendu bat egon ezkeriok, frakaso moduan hartuko da da.

Baiña lokomotorak desgastia dauke, eta mantenimendu lanak bihar dittu; hondatutako piezak kendu eta barrixak sartu, etabar.

Arazua da, pieza horrek gizakixak dirala. Aurrerabidian lokomotoriak aurrera egittia hartzen da printzipaltzat, eta aurrera egitteko gizakixak hondatu bihar ba dira, ez detza ardura; gero beste gizaki batzu sartu hondatutakuen ordez, eta aurrera.

Makiñak, normalian, parterik ahulenetik hondatzen dira. “1º munduko” makiña haundi horren piezarik ahulenak geu gara, gizakixak: ¿prest ete gagoz geure burua Aurrerabidian alde sakrifikatzeko? ¿Eskertuko ete dezku iñork?

Imajinatu egizue Alaitz: bere “bizitza kalidade maillia” mantendu ahal izateko biharrian jo-ta-apurtu ibiltzen da. 14 ordu ofizinan, ume 2, ezertarako astirik bez, kotxe haundixa, hipotekia. Urte batzu pasatu eta gero, lepoko miñekin hasten da. Buruko miñak be ba daukaz. Eta artikulaziñuak inflamatu, arnasestua, tristuria bebai... Baiña milla medikotatik pasatu arren, iñork ez detsa ezer topatzen...

Erantzuna sinplia izan leike: bere “bizitza kalidade” hori mantentzeko lan asko egin bihar dau Alaitzek, eta deskantsu faltiak fisiko eta psikologikoki hondatzen dihardu. Baiña... ¿zein ausartuko da paziente horri bere benetako arazua azaltzen? Torpedo bat izango litzake bai Alaitzendako (bere bizimodua erradikalian aldatu egin biharko leuke) eta, jakiña, bai Sistemiandako be.

1º munduko “mailla hau” mantentzia ez dalako dohan: gure izardi eta odolez eraikitzen da. Eta euskaldunok ez ba dogu nahi, Errumaniako bihargiñen izardi eta odolez izango da. Baiña beti biharko dau giza okela freskua: bere osasuna galtzeko prest dagoan bateronbat, kotxe, ordenagaillu edo batidora bat izateko luxuan truke.

¿Zer gertatuko litzake Europan, bihargiñak produktu gitxiago kontsumidu ezkeriok? Eta beraz, diru gitxiago bihar izan ezkeriok, eta lan egitteko premiña gitxiago euki ezkeriok... ¡Desastria!

Baiña, ojo: ¿desastria, zeiñendako? Bihargiñendako ez, gero: lasaixago bizi, gozatu eta bere burua hobeto zaintzeko denporia hartuko leukie-eta. Desastre bakarra enpresa haundixendako izango litzake, ez leukie-eta izango euren alde sakrifikatzeko prest dagoan gizaki freskorik, eta txarrena: bere produktuen salmentak jaitsi edo estabilizatu egingo litzakez. Eta danok dakigu, “1º mundu” honetan, gero ta gehixago saltzen ez daben enpresiak porrot egitten dabela.

Baiña guri, enpresa haundixen osasunak, bost axola dezku. Guri hamen ardura dezkuan gauza bakarra, pertsonia da, eta bere Osasuna autogestionatzen erakustia.

Maiatza 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << < Unekoa> >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Gure arbasuak 199.950 urte pasau dittuez osasuna autogestionatzen; azken 50 urtiak, ostera, nahikuak izan dira antxiñako etxekoandren irakaspenak galtzeko. Heldu zure osasunaren timoia, iñoren eskuetan laga barik! Hala egitten badozu, ez zaittugu askotan ikusiko gure kontsultan...

Bilaketa

XML jarioak

powered by b2evolution free blog software