Link: http://www.gaur8.info/edukiak/20080531/80197/Osasun-aseguruak-eta-holistika
Hilleroko moduan (eurak edo ni kantsatzen garan arte behintzat) artikulutxo bat idazten dot "Gaur8" Garako zapatuetako suplementuan. Oinguan, lankide ohi batek emondako puñalada trapero bati erantzuteko aprobetxau dot, ahal danik eta modu elegantienian.
*****
Fisioterapia zentro pribatu bat zuzentzen dut, eta gure bezeroak partikularrak nahiz aseguruetakoak izaten dira. Inoiz hau gure kontrako argumentutzat erabili izan da, aseguruekin lan egiteak tratamenduen kalitatea jaisten duelakoan. Oso gai interesgarria da hau, denok baitugu osasun aseguru publiko edo pribaturen bat, eta hauek ematen diguten zerbitzuaren kalitatearen inguruko kezka. Gaurkoan azalduko dudanez, osasun aseguruekin lan egiteak abantaila handiak ditu, bai fisioterapeutendako, bai eta pazienteendako ere; hala ere, horiek behar bezala erabiltzen ikasi behar da (eman ezin duten gauzarik ez eskatzeko).
Lehenengo eta behin, jakin behar dugu fisioterapia kontsulta batean ikusten ditugun arazoak bi multzo handitan sailkatzen direla: lesio akutuak eta kronikoak. Lehenak istripu baten ondorio izaten dira, oso mingarriak eta lokalizatuak; bigarrenak, berriz, eboluzio luze baten ostean agertzen dira, ez dira hain mingarriak eta gorputzean sakabanatuta egon ohi dira. Arazo mota hauek biak ongi bereiztea garrantzitsua da osasun aseguruen auzi hau ulertzeko.
Lesio akutuei dagokienez, fisioterapia tratamendua erraza izaten da. Saio sinpleak izaten dira, min hartzen den gorputz zatian jartzen da arreta, saio motzak dira eta, beraz, merkeagoak. Baina... egunero egin behar izaten dira, mina albait arinen kentzeko. Lesioak larriak direnean tratamendua asko luzatu daiteke eta, beraz, nahiz eta saioak merkeak izan, partikular batentzat oso garestia izan daiteke azkenean. Halakoetan, zorionekoak osasun asegurua dutenak: horiei esker egunero kalitatezko tratamendua jaso ahal izaten baitute poltsikoari zulo handirik egin barik.
Lesio kronikoei dagokienez, ostera, osasun aseguruek ez dute hain zerbitzu ona ematen. Minak eboluzio luze baten ondorio dira, zenbat eta zaharragoak, orduan eta sakabanatuagoak. «Gorputz osoko mina» izaten duten ohiko pazienteak dira: bizkarra, belaun bat, gibela, arnas arazoak, buruko minak, urduritasuna, bihotz taupaden azkartzea... arazo ugari ager ditzake pazienteak. Lesio kronikoetan ezinbestekoa izaten da azterketa lasai eta sakon egitea, galdeketa egoki batekin lagunduta. Helburua pertsona horrek dituen arazoen arteko erlazioa bilatu eta azterketa fisiko on bat egitea izango da, ahal denik eta diagnostiko osoena egiteko. Ulergarria den bezala, tratamendua ere lesio akutuetan baino konplikatuagoa izaten da; gorputzaren eta gogoaren plano desberdinak integratzea ez da lan erraza. Saioak luzeagoak izaten dira -eta garestiagoak noski-; halere, tratamendua bizpahiru astetik behin izaten denez, ez da hainbesterako izaten.
Bi lesio mota hauek osasunaren ikuspegi sintomatiko eta holistikoarekin harreman zuzena dute. Arazo akutuak tratamendu lokala behar izaten dute, sintomatikoa, mina dagoen lekuan; arazo kronikoak konpontzeko tratamendu globala behar izaten da, holistikoa, mindutako gorputz atalez gain arazoaren iturburuari ere heldu beharko diona. Osasun aseguruentzat hau, tamalez, zientzia-fikzioa da.
Izan ere, batzuetan egoera absurdoak gertatzen dira. 45 urteko pazientea, bizkarreko eta eskuineko besoko aponeurosien desoreka, diafragma eta digestio aparatua jota, hernia diskala gerrian, sakro eta pelbiseko disfuntzioak, ezkerreko belaun eta oinak blokeatuta, antsietadea. Aseguruko bolantea ematen digu, eta... «sorbaldako tendinitis» baten tratamendua bakarrik baimentzen digute. Jakina, paziente hau ez da sekula osatuko tratamendu hori jasota. Horra hor arazoa: aseguruak ematen duena eta pazienteak behar duena bat ez datozenean. Egoera zentzugabe hau askotan gertatzen da aseguruekin lan egiten duten fisioterapia zentroetan: tratamenduak ez dira sekula amaitzen, eta amaitzen direnean pazientea ez dago sendatuta; sorbalda tratatzen egon, eta belauneko minez hasi; belauneko mina tratatzen hasi, eta gerriko mina etorri... Ezagutzen duzue farola azpian giltzen bila ari den mozkorraren ipuina? Bada, antzera gerta daiteke arazo orokor bat modu sintomatikoan tratatzen saiatzen bagara.
Ni ere, gaztea eta ezjakina nintzela, makina bat bider geratu nintzen joko absurdo horretan harrapatuta. Orain berriz (zaharra eta eskarmentu handikoa?) pazienteren bat egoera horretan ikusten badut gauzak argi azaltzen dizkiot: «Aseguruko tratamenduak ez du konponduko arazoaren sustraia; etor zaitez egun batean zeure kontura, saio holistiko bat egitera». Horrela, tratamendu sintomatikoa jarraituta ere, tarteka-tarteka modu globalean aztertu eta tratatzen dugu gorputza. Horrek eragin zuzena izan du gure zentroak dituen emaitzetan: batetik, aseguruko tratamenduak laburtu egiten direlako -lehenago osatzen dira- eta bestetik, behin osatuta luzaroagoan irauten dute min barik -sustraiak konpondu ditugulako-. Profesionalki ere, lan egiteko modu honek dakigun guztia erabiltzeko aukera ematen digu eta esan beharrik ez dago gustora egindako lana hobeto egiten dela.
Horregatik, artikulu honen hasierara bueltatuta, amaitzeko esango dut osasun aseguruekin lan egiteak, duda barik, fisioterapia tratamenduaren kalitatea hobetzen duela. Kudeatzen ikasi behar.
Fibromialgia, neke muskular kronikua, colitis ulcerosua, esclerosis multiple edo lateralak, artritis reumatoide, depresiñua, psoriasis, ultzeria, minbizixa... Ludi guztian agertzen dira, baiña mundu “zibilizatuan” asko be ugarixaguak dira. Batez be azken 30 urtian, oso deigarrixa da. ¿Zer gertatzen da ba “aurreratuen” dagoen mundu zati honetan, halako gaitzak geruago eta sarrixago izateko?
Lehelengo, konturatu biharko gara gaitz guzti hórrek dauken pertsonak perfil amankomuna izaten dabela: urdurixak, antsiedadiakin, beti denpora faltan, arazuen aurrian asko larritzen diranak... izaten dira. Langilliak, enpresarixak, nahiz etxekoandrak: iñor be ez dago libre.
“1º munduko” lokomotora haundixa geruago eta bizkorrago doia. Gure bizimodu aberats honetan pertsona edo enpresa bat gorago, ariñago, urriñago heldu bihar izaten da egunetik egunera, arrakastia izango badau; gorakako martxa horretan estankamendu bat egon ezkeriok, frakaso moduan hartuko da da.
Baiña lokomotorak desgastia dauke, eta mantenimendu lanak bihar dittu; hondatutako piezak kendu eta barrixak sartu, etabar.
Arazua da, pieza horrek gizakixak dirala. Aurrerabidian lokomotoriak aurrera egittia hartzen da printzipaltzat, eta aurrera egitteko gizakixak hondatu bihar ba dira, ez detza ardura; gero beste gizaki batzu sartu hondatutakuen ordez, eta aurrera.
Makiñak, normalian, parterik ahulenetik hondatzen dira. “1º munduko” makiña haundi horren piezarik ahulenak geu gara, gizakixak: ¿prest ete gagoz geure burua Aurrerabidian alde sakrifikatzeko? ¿Eskertuko ete dezku iñork?
Imajinatu egizue Alaitz: bere “bizitza kalidade maillia” mantendu ahal izateko biharrian jo-ta-apurtu ibiltzen da. 14 ordu ofizinan, ume 2, ezertarako astirik bez, kotxe haundixa, hipotekia. Urte batzu pasatu eta gero, lepoko miñekin hasten da. Buruko miñak be ba daukaz. Eta artikulaziñuak inflamatu, arnasestua, tristuria bebai... Baiña milla medikotatik pasatu arren, iñork ez detsa ezer topatzen...
Erantzuna sinplia izan leike: bere “bizitza kalidade” hori mantentzeko lan asko egin bihar dau Alaitzek, eta deskantsu faltiak fisiko eta psikologikoki hondatzen dihardu. Baiña... ¿zein ausartuko da paziente horri bere benetako arazua azaltzen? Torpedo bat izango litzake bai Alaitzendako (bere bizimodua erradikalian aldatu egin biharko leuke) eta, jakiña, bai Sistemiandako be.
1º munduko “mailla hau” mantentzia ez dalako dohan: gure izardi eta odolez eraikitzen da. Eta euskaldunok ez ba dogu nahi, Errumaniako bihargiñen izardi eta odolez izango da. Baiña beti biharko dau giza okela freskua: bere osasuna galtzeko prest dagoan bateronbat, kotxe, ordenagaillu edo batidora bat izateko luxuan truke.
¿Zer gertatuko litzake Europan, bihargiñak produktu gitxiago kontsumidu ezkeriok? Eta beraz, diru gitxiago bihar izan ezkeriok, eta lan egitteko premiña gitxiago euki ezkeriok... ¡Desastria!
Baiña, ojo: ¿desastria, zeiñendako? Bihargiñendako ez, gero: lasaixago bizi, gozatu eta bere burua hobeto zaintzeko denporia hartuko leukie-eta. Desastre bakarra enpresa haundixendako izango litzake, ez leukie-eta izango euren alde sakrifikatzeko prest dagoan gizaki freskorik, eta txarrena: bere produktuen salmentak jaitsi edo estabilizatu egingo litzakez. Eta danok dakigu, “1º mundu” honetan, gero ta gehixago saltzen ez daben enpresiak porrot egitten dabela.
Baiña guri, enpresa haundixen osasunak, bost axola dezku. Guri hamen ardura dezkuan gauza bakarra, pertsonia da, eta bere Osasuna autogestionatzen erakustia.
XX gizaldi hasieran idatzittako testu honetan fibromialgixian sustraixak ulertzeko pistak topatuko doguz. “Papalagittarrak” liburutik etaratakua da; bertan, Polinesiako biztanle batek New York-en denporaldi bat egin eta gero, herrikidiei gizon zurixan munduan barri emoten detze.
"Gizon zurixak gu ulertu ezin dogun gauza bat maitte dabe gartsuki: denporia. Oso gauza serixua da eurendako, eta egunsentittik illunabarrera sartzen dan denporia be ez da nahikua eurendako. Jangoikuari errespeto gitxi erakutsiz, egun bakotxa zatittan ebaten dabe, gu frutia matxetiakin ebaten dogun legez. Hau gai izugarri konplikatua dozue, eta neuk be ez dittudaz ondiok ñabardura sutillenak ulertu; ez dot nahi-eta denpora larregi galdu halako tontokerixak ikertzen. Baiña gizon zurixandako garrantzi itzala dauka. Gizon, andra eta umiak traste txiki bat daroie taparroietan, metalezko kate baten puntan, zamatik txintxilizk edo eskumuturrian. Traste horrek ordua esaten detze uneoro. (...) Seguraski gaixotasunen bat izango da: gizon zurixari zeozer egitteko gogua etortzen jakonian, adibidez: eguzkipian ibilli, edo txalupan ibaittik, edo emaztiakin maittasuna egin, ez dau egitten denporarik ez dabelako topatzen. Eta topatzen dabenian, ez daki zer egin denpora horretan, edo nekatuegi dago. Beti lagatzen dittu gauzak bixarko, gaur denporarik ez daukalako. (...) Gizon zurixak baliabide guztiak jartzen dittu denporia luzatzeko: ura, sua, ekaitzak eta oñastuak erabiltzen dittu orduak nasaitzeko. Burdiñazko kurpillak darabixez hankapian, eta hegaztaran berba egitten dabe, denporia irabazteko. Eta ¿zertarako hainbeste neke? ¿zer egitten dau gizon zurixak irabazittako denpora horrekin? Ez dot lortu jakitzia, baiña euren berba eta keiñuei erreparatuta, uste eze Jangoikuakin berakin afaltzeko geratuta dagozela...”
Mundu Osasun Erakundian deskribapenan arabera, fibromialgia gaixotasun reumatikua da. Bere ezaugarrixak min muskuloeskeletiko eta neke orokorra dira, nahiz eta sintomak asko aldatzen diran pertsona batetik bestera. Oso antzerako beste sindrome bat ba dago deskribatuta: Neke Kronikuan Sindromia.
Fibromialgia mundu aberatsian agertzen da: Espainiako populaziñuan %3k daukala esaten da, eta EEBBetan %5. Batez be emakumietan agertzen da.
“Fibromialgia” hau pertsona batzutatik bestietara asko aldatzen dala esan dogu. ¿Zelan diagnostikatu beraz? Minak sakabanatu eta indefiniduak dira batzutan, oso konkretuak bestetan. Kuadrua benetan kaotikua izan leike: neke txikixa, ala ixa mobidu ezinda paratzeko modukua; bizitzeko edo lanera juateko gogo faltia; insomnixua; heste arazuak (idorrerixia, beherakua, puzkarrak...); sabeleko korapilluak, haiziak, botaguria...; bruxismo (gabez hagiñak estutu); hilleroko mingarrixak; bihotz aldeko estuasun sentsaziñua; artikulaziñuetako miña, kalanbre muskularrak, haundittasuna beso eta hanketan, mobimenduen koordinaziño arazuak...; memoria arazuak; puxiga irritablia; mariuak; begi-aho legortasuna; bista graduaziño aldaketak... Gaiñera sintoma hónek gorabeherak izaten dabe: eguraldi aldaketa, hotz, aldaketa hormonal, lan fisiko gogor, stress, depresiño eta antsiedade egoeretan gora edo behera, agertu edo desagertuko dira.
Hain kuadro aldakor eta kaotikuan aurrian, irizpide batzu ezarri zittuan EEBBetako Reumatologia Elkargo Ofizialak:
* Korputzian 18 erreferentzia puntu ezartzen dira; hónetako 11tan 4 kg-tako presiñua egittian, miña agertzia.
* Min orokor eta kronikua izatia 3 hile baiño gehixagoz (arrazoi argi barik).
Baldintza bi hónek betetzia nahikua izango da, beraz, fibromialgia diagnostiko formal bat egitteko.
Gaitzan jatorrixa “ezezaguntzat” jotzen da. Desenkadenante batzu identifikatu dira: infekzioak (viral nahiz bakterianuak), istripuak, beste gaitzak (artritis reumatoide, lupus edo hipotiroidismoa). Hau da, desenkadenante hauek ez dabe FM-a sortzen, baiña uste da zerikusixa izan leikiela lehendik zeguan anomalia fisiopatologiko latente bat bizteko.
Fibromialgian jatorrixari buruz ikertzen ari dirazen teorixak:
* Serotonina neurotransmisorian ekoizpen arazo bat.
* Inmunitate sistemian arazua.
* Luan fisiologixian arazua.
* Sistema endokrinuan arazua.
* Garunan aktibidadian gorabeherak.
* Infekziño virikuen papela.
* Stressan aurreko erantzun anormalak.
Gaur egunian fibromialgiandako erabiltzen diharduen tratamenduak: somniferuak, analgesikuak, infiltraziñuak, fisioterapia, ariketak, termoterapia, masajea... luari lagundu eta miña kentzeko helburuakin.
Ikusten dozuen modura, ez da aintzat hartzen bizimoduan eragiña iñun bez; ez gaitzan jatorrixa aztertzerakuan (stressan aurreko “erantzun anormaltzat” hartzen da, hartzekotan), ezta tratatzeko orduan be.
Kontua da, stress egoera baten dagoan edozeinek betetzen dittuala hónek baldintzok, eta stress egoera hori be nahikua izaten da lehenago aittatutako sintoma ugarixetako gehixenak izateko. Familixako problemak, deskantso gitxi, bihar larregi, tentsiño psikikua... izaten dabe “fibromialgia”dun pertsona ixa guztiak.
Horregaittik, osasun profesional batzu ez gagoz konforme “fibromialgia” etiketa honekin, benetako arazuak estaltzeko erabiltzen ari dalako.
Gero eta gehiago entzutzen dira gure inguruan fibromialgia diagnostikuak. Lehelengo inpresiñuan, izurrite baten itxuria hartu geinkixo, bildurgarrixa gaiñera: iñork ez daki-eta zerk sortzen daben, ezta bere kontrako tratamendu egokirik.
Nere ustez –eta uste pertsonala dala argi lagata- fibromialgixia ez da existitzen, berez.
Uste dot bai paziente eta bai osasun profesionalak bultzatuta “sortu” bihar izan dala sindrome barri hau, gero eta ugarixagua dan molestixa sorta zabal bat zeozelan izendatzeko. Gero eta paziente gehixago dagoz korputzeko min orokor, neke, bizitzeko gogo faltaz kejatu eta osasun zerbitzuen partetik soluziño bat jasotzen ez dabenak. Paziente hónek medikoz mediko pasatzen dira “ez daukazu ezer”, “radiografixak ondo dagoz”, “zuria asmakizun bat da”, “TAC honetan ez da ezer ikusten” eta halakuak entzuten. Eta hala da: froga objetibuetan ez da ezer azaltzen, baina eurak mina daukez. Txarto sentitzen dira. Ez dabiz papeladia egitten, ez.
Datozen egunetan nere teorixa hau modu arrazional baten azaltzen saiatuko naiz. Irakorliok zuen komentarixuak, esperientziak, ustiak ipintzen badozue be, aberasgarrixa izango da aktualidadeko gai honi buruz ikuspegi osotuago bat egin daigun.
Eskerrikasko zuen harretiangaittik.