08.03.24

22:15:45 , Oier , 405 hitz, 102 aldiz ikusia  
Atalak: Uncategorized

Lixibia eta xaboia

Higienian historixia egitterakuan aittatutako modura, urte gitxi dira gure amamak xaboia erabiltzen hasi zirala. Euren bizimoduan goittik beherako aldaketa bat suposatu zebalako, aparteko atal bat gorde detsat.

Sosa kaustikua 1900 inguruan komerzializatzen hasi zan, eta horren ondorixoz agertu zan xaboia Euskal Herriko etxietan. Orduan, zer: ¿lehenago ez zan erroparik garbitzen ala? Horixe baietz; baiña prozesu luze eta nekagarri bat bihar izaten zeban, “lixibia” izenez ezagututakua.

Gizakixa ehuntzen ikastiakin batera etorri zan oihalak garbittu biharra, eta arkeologuen esanetan hori oin dala lau bat milla urte gertatu zan. Lehen esan badogu 100 bat urte daroiaguzela xaboia erabiltzen, etara kontuak: gure aurrekuak gitxienez 3.900 urte pasau zeben lixibiakin garbitzen. Eta ¿zer zan ba lixibia?

Deskribatu daigun lixibia antxiñako erara egitteko bihar izaten ziran pausuak:

1. Tiña haundi bat bete itturriko urez; eta erropia bertan beratzen laga.
2. Azpi zulatuko ontzi edo banasta haundixa lixibarrixan gaiñian jarri (tremix edo lixibarrixa urak biltzeko plater formako harri landua zan, pitorro batekin).
3. Lixibontzixan honduan izara zahar bat ipiñi; haren gaiñian, beratzen egondako erropia, harrotuta, zikiñena beheian; dana ipiñittakuan gaiñetik estali, izarian ertzekin edo trapu zuri batekin.
4. Trapu zurixan gaiñian, sukaldeko errautsa (bahetik pasautakua) eta ereiñotz orrixak jarri.
5. Aparteko galdara baten, ura irakin; burruntzara batekin, errautsen gaiñian isuri pizkaka. Ur bero errausduna erropen artetik iragazten da, eta ontzi azpiko zuluetatik lixibarrira urten; pitorrotik beste galdara baten bilduta.
6. Azpiko galdaran bildutako ura atzera berotu, eta prozesu hau behiñ eta barriro errepikatu.
7. Amaitzian, “lixibia egositta” dago. Lixibontzixa ohol batekin estali eta gaba osua laga hotzitzen.
8. Bixamonian, erropa guztiak hartu eta errekara jaitsi “lixibia jotzera” (belauniko, harri edo ohol baten kontran banan-banan laskittu).
9. Atzera etxera ekarri, eta erropia bedartzan zabaldu legortu deixan.


Lixibia egitteko prozesu hau egun pare bateko biharra izaten zan. Etxeko andra, neska eta neskatilla guztiak partehartzen zeben, eta menderik mende, etxeko biharren artian duda barik astunena lixibia izan da. Dana dala, beste zeregiñak be ez ziran makalak: umiak jagon, sukaldia gobernatu, ortua landu, ura ekarri, ogixa eiñ, logelak atondu, aberiak elikatu, harilkatu, ehundu, esnia jaitsi, otoitz egiñ, familixako hillobixa zaindu... Halako panoramiakin, ondo ulertzen da zergaittik zan normalena lixibia hillian behiñ egittia; hori gehixenez, etxe batzutan urtian birrittan baiño ez zan egitten-eta.

Xaboia heldu zanian jantzixak garbitzeko prozesu hau asko arindu zan. XIX mendetik aurrera, lixibian prozeso luze eta astuna etxekoandra pobriendako bakarrik geratu zan. Diru pizkat zeukana, xaboia erosi eta lavadero publiko modernuetara juango zan, hantxe xabonatu eta harrixan kontra garbitzeko. ¡Kriston adelantua!

Martxoa 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << < Unekoa> >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            

Gure arbasuak 199.950 urte pasau dittuez osasuna autogestionatzen; azken 50 urtiak, ostera, nahikuak izan dira antxiñako etxekoandren irakaspenak galtzeko. Heldu zure osasunaren timoia, iñoren eskuetan laga barik! Hala egitten badozu, ez zaittugu askotan ikusiko gure kontsultan...

Bilaketa

XML jarioak

powered by b2evolution free blog software