08.03.18

19:33:49 , Oier , 440 hitz, 105 aldiz ikusia  
Atalak: Uncategorized

Zentzunezko higiene batendako irizpidiak

Lehelengo, galdu daigun “zikin egotian” obsesiñua, eta onartu daigun egitate fisiko bat biharrian, garbittasuna kontzeptu kultural bat dala, eta beraz nun gagozen arabera aldatu egitten dala. Europako XIX gizaldiko gizartian adibidez, bihar-dan-moduko gizonak “pattar, izardi eta tabako usaiña” izan bihar izaten zeban.

Modu objektibo baten hartuta, jakin bihar dogu sekulan garbitzen ez dan pertsona batek ez dabela osasun arazorik izango. Biharbada ez da erosuena izango; estetikoki be txarto; zauriren bat eginda infektatzeko arrisku gehixago izango dau; baiña gauzak normal juanda, bere organismuan depuraziño sistemiak ez leuke xaboian biharrik izango bere biharra ondo egitteko, ezta bizi guztian garbittu barik be.

Jarri daiguzen higiene kontuak bere lekuan, beraz: 300 bat urte baiño ez daroiaguz urtian behiñ baiño gehixago garbitzen; lehenago, gure arbasuak gitxienez 149.700 urte pasau zittuezen bizitza osuan baiñurik hartu barik. Honekin esan gura dot, egunero ez dutxatuta be, etxakula ezer txarrik gertatuko.

Hau jakinda, kontuan hartu daigun be bizimoduan arabera, garbitzeko premiñia desbardiña izan geinkiala:

* Lanbidia: forjarixak eta ofizinistak ez dake garbitzeko premiña bardiña.
* Elikagaixak: jateko “zikin” asko hartzen dittuanak odolian hondakin asko izango dittu, izardi eta txixatik jaurti biharrekuak. Horretara, usain txarragua botako dau elikadura naturalagua daroianak baiño.
* Toxikuak: hiri baten bizi ba gara, kutsaduria gure birikixetan sartzen da; gaiñera drogak hartzen badoguz (kafia, tabakua) orduan eta gehixago zikinduko dogu odola, eta beraz usain txarra botako dogu.
* Arropak: zuntz sintetikuak badarabiguz, lehenago egingo jaku usain txarra.

Beste gauza garrantzitsu bat: gorputzeko atal guztiak be ez dabe garbittasun mailla bardiña bihar. Azaleko parte batzu (besapiak, genitalak, oiñak), bere ezaugarrixengaittik usain gehixago botatzen dabe bestiak baiño. Horretara, eurak garbi mantenduta ez dogu usain txarrik botako, nahiz eta gorputzeko beste atalak xaboiez ez pasatu. Hau ondo zekixen gure gurasuak, eze, astian behin bakarrik dutxau arren beti mantentzen zeben hónek atalok garbi; horretarako baiña, lehengo etxe guztietan egoten zan laguntzia zeken: bideta.

Zentzuneko higiene neurrixak hartzerakuan beraz (zenbatian behin dutxatu, adibidez), aurreko faktoriak kontuan hartu biharko doguz.

Garbigaixak aukeratzerako orduan be, ezin konta ahala produktu dakaguz dendetan: bai azala garbitzeko, baitta “barriro zikintzeko” be. Bestalde, askotan aittatzen da “xaboi purua dala onena”, Chimbo edo Lagarto tipokua. ¿Zer egin? Hamen be, zentzuna erabiltzia ez da txarra izango. Oin arte esandakua kontuan hartzen badogu, sarri garbitzen dan pertsoniak garbigai oso leunak erabilli biharko dittu, eta gero azala ur/koipeztatzeko produkturen bat. Astian behin edo birrittan dutxatzen danak ostera, xaboi purua arazo barik erabilli ahal izango dau: “peeling” efektua (epidermisan kanpoko azalak erauztia) lortuko dogu honekin, eta hau ona da azalandako... bakarrik tarteka egin ezkeriok. Egunero egittia astokerixia da: azalari bere estalki eta orixo naturalak regeneratzeko denporarik ez detsagulako lagatzen.

Martxoa 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << < Unekoa> >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            

Gure arbasuak 199.950 urte pasau dittuez osasuna autogestionatzen; azken 50 urtiak, ostera, nahikuak izan dira antxiñako etxekoandren irakaspenak galtzeko. Heldu zure osasunaren timoia, iñoren eskuetan laga barik! Hala egitten badozu, ez zaittugu askotan ikusiko gure kontsultan...

Bilaketa

XML jarioak

powered by b2evolution free blog software