Behin higiene pribatuan nundik-norakuak aztartu eta gero, Europako higiene publikuan historixan sartu gaittian. Higiene publikua diñogunian, agintari eta medikuak bultzatutako neurrixak esan nahi dogu, epidemiei aurre egitteko batez be.
K.a. VI mende aldian osasun teorixa bi nagusittu ziran:
* Batetik, Crotonako Alcmeonek “isonomia” kontzeptua sortu zeban (“iso”=bardin, “nomia”=legia). Bere esanetan, osasuna korputzeko elementu guztien orekian ondorixua zan.
* Empedoclesendako barriz, korputza lau elementuk osatzen zeben (ura, lurra, sua eta aidia), elementu bakoitzak bere gaittasunakin (urak hezetasuna; lurrak legortasuna; suak berua eta aidiak hotza).
Hipocratesen sasoian (K.a. 460-370) antxiñako teoria bixak bildu eta “humore” konzeptua sortu zan. Humore bakotxa lau elementuen nahaste bat zan, eta elementuon proporziñuan arabera izen bat hartzen zeben:
* Odola (su eta urez eginda).
* Flemia (aide eta urez).
* Behazun baltza edo melanobilis (ura eta lurrez).
* Behazun horixa edo atrabilis (su eta lurrez).
Hipocratesendako osasuna hónek lau humorion orekia izango zan; gaixotasuna, bata bestien gaiñetik nagusitzian etorriko zan. Gaiñera, esaten zanez, pertsona bakotxak “izaera humoral” berezixa izaten zeban, humorietako bat nagusitzeko erreztasuna. Horretara, lau tenperamentu deskribatu zittuan:
* Sanguineo.
* Flematico.
* Melancolico.
* Atrabiliario.
Adibidez, temperamentu sanguineodun pertsona batek (hau da, sua eta ura) udan gaixotuko litzake errezen: udako giro bero eta heziak bere humore predominantia (odola) indartu eta desorekatu egingo leukelako. Sangrau barik ez zeban urtengo paziente honek medikuan kontsultatik... Eta halan humore bakotxakin. Dana dala, hipokratikuendako dana ez zan humorien orekia: horretaz gain, garrantzixa emoten jakon norbere burua ingurugiruakin orekan egotiari, baitta elikadura, bizimodua, gizartiakin hartuemona...
Galenon sasoian (K.o. 131-201) Hipocratesen gaixotasunen jatorrixan gañeko teorixak mantendu egin ziran. Esandako moduan, pertsonian bizimoduan orekia billatzen zan, eta oreka hori billatzia izan bihar zan pertsonian helburu gorena. Baiña... modu honetan oso pertsona gitxirek ahal zeben bizi. Hipokrates eta Galenon eskolako teorixa higienikuak haundikixak baiño ezin izaten zittuezen jarraittu; denpora libre askoko aberatsak, gizarte esklabista batian. Herrittar zehiak nahikua biharra zeken eguneroko ogixa jiratziakin...
1000 urtian zihar, higiene hipokratiko-galeniko hau izan zan Europan nagusi. XIV menderarte ezagutzen ziran gaixotasun arruntekin (elgorrixa, legenarra, malaria...) balekua izan zan osasun eredu hau. Sasoi horretan baiña, aldaketa garrantzitsuak gertatu ziran. Batetik, populaziñua asko hazi zan (%300 X mendetik). Bestetik, aldaketa klimatiko garrantzitsuak ustekabeko ondorixuak ekarri zittuan:
* Nekazarixak uztak galdu zittuezen eta jatekua urrittu zan, Europako populaziñuan defentsa inmunologikuen kaltetan.
* Europan eta Asian intsektu eta roedoriak ugaldu egin ziran.
* Txina ekialdian (Gobi-ko basamortua), izurri bat sortu zan; mongoliarrak India inbadidu zebenian, eurekin eruan zeben “yersinia pestis” izeneko bazilo hori; azkenik, merkatarixak Zetaren Bidian zihar Europaraiñok ekarri zeben izurri bubonikua.
Populaziñuak ez zeukan defentsarik izurri bubonikuan aurrian; 1348 urtian hasi zan triskantzia, eta 3 urte iraun zittuan lehelengo kolpiak; Herixo Baltzak Europako biztanleguan %40xa akabau zeban.
Teorixa hipokratiko-galenikuak ezin zeben ezer egin izurri baltzan kontra. Gaur egunian ba dakigu “yersinia pestis” ardikukusuak kutsatzen dabela, baiña Erdi Aroko medikuak galduta zeguazen. “Teoria miasmatikua” asmatu zan, zeiñen arabera gaixotasunen jatorrixa lur deskonpuestotik sortutako partikula usteletan (“miasmak”) egoten zan. Miasmak aidia pozoitzen ei zeben, pertsona eta animalixak kutsatuta (ordukua da “mal-aria” izena = “aide eskasa”). Izurri bubonikodun gaixuak kuarentenan jartzen ziran beste iñor ez kutsatzeko, baiña Herixo Baltza ez zan geratzen, intsektu eta arratoiak libre zebizelako...
1348-51ko lehelengo kolpe gogorrena pasatu eta gero, hurrengo 300 urtiak be ez ziran gozuak izan. XV gizaldixan, izurrixaz gain beste gaixotasun larri asko zebizen Europan, teorixa humoral eta miasmatikuak ezin zebenak osatu. Klase guztietako siñiskerak zabaldu ziran sasoi hartan, hamentxe batzuk:
* Urak azaleko poruetatik sartzian kutsatzen dau korputza. Horregaittik, garbiketia ur barik egin bihar da (ura bakarrik infusiñuetan eranda erabiltzen da). Eskupañu garbi batekin garbittizu korputza, baiña ageriko partiak bakarrik (arpegixa, eskuak...).
* Jantzixen kasuan, alderantziz da: zenbat eta gehixago garbittu erropak, hobe. Aberatsak bentajia dauke honetan, eta gaiñera euren statusan erakusgarri legez erabiltzen dabe erropaz sarri aldatzia. Dana dala, Europan ator zurixa baltzitzia ondo ikusitta dago: zikinttasuna absorbidu dabela esan gura dau horrek, eta beraz ez dozula korputza garbittu biharrik.
* Aurreko araua kanpoko arropendako da bakarrik. Hau da, alkondaraz sarri aldatu arren, barruko arropak (barruko arroparik badakazu) hillian behiñ aldatizuz bakarrik.
* Azaleko zikiñak, gaixotasunetatik babesteko balio detsu.
XVI gizaldixa baltza izan zan, osasun kontuetan. Esandako moduan, Espainiako Inperixuan sasoi hau izan zan Historiako aro zikiñena. Lehen aittatutako teorixa medikuak eta siñiskerak ezin izaten zetsen gaixotasunari aurre egin, eta horren ondorixua zan sasoi hartan osagilliak zeuken “matasanos” irudixa. Quevedon bertso famatuak ederto isladatu zeben, umorez:
Pues me hacéis casamentero,
Ángela de Mondragón,
escuchad de vuestro esposo
las grandezas y el valor.
Él es un Médico honrado,
por la gracia del Señor,
que tiene muy buenas letras
en el cambio y el bolsón.
Quien os lo pintó cobarde
no lo conoce, y mintió,
que ha muerto más hombres vivos
que mató el Cid Campeador.
En entrando en una casa
tiene tal reputación,
que luego dicen los niños:
«Dios perdone al que murió».
Y con ser todos mortales
los Médicos, pienso yo
que son todos veniales,
comparados al Doctor.
Al caminante, en los pueblos
se le pide información,
temiéndole más que a la peste
de si le conoce, o no.
De Médicos semejantes
hace el Rey nuestro Señor
bombardas a sus castillos,
mosquetes a su escuadrón.
Si a alguno cura, y no muere,
piensa que resucitó,
y por milagro le ofrece
la mortaja y el cordón.
Si acaso estando en su casa
oye dar algún clamor,
tomando papel y tinta
escribe: «Ante mí pasó».
No se le ha muerto ninguno
de los que cura hasta hoy,
porque antes que se mueran
los mata sin confesión.
De envidia de los verdugos
maldice al Corregidor,
que sobre los ahorcados
no le quiere dar pensión.
Piensan que es la muerte algunos;
otros, viendo su rigor,
le llaman el día del juicio,
pues es total perdición.
No come por engordar,
ni por el dulce sabor,
sino por matar la hambre,
que es matar su inclinación.
Por matar mata las luces,
y si no le alumbra el sol,
como murciélago vive
a la sombra de un rincón.
Su mula, aunque no está muerta,
no penséis que se escapó,
que está matada de suerte
que le viene a ser peor.
Él, que se ve tan famoso
y en tan buena estimación,
atento a vuestra belleza,
se ha enamorado de vos.
No pide le deis más dote
de ver que matáis de amor,
que en matando de algún modo
para en uno sois los dos.
Casaos con él, y jamás
viuda tendréis pasión,
que nunca la misma muerte
se oyó decir que murió.
Si lo hacéis, a Dios le ruego
que os gocéis con bendición;
pero si no, que nos libre
de conocer al Doctor.