08.02.28

12:13:11 , Oier , 889 hitz, 90 aldiz ikusia  
Atalak: Uncategorized

Higiene pribatua

¿Zeintzuk izan dira gure arbasuen ohitturak? Gaur egunekua ulertzeko, interesgarrixa izango da higiene publikuan ikuspegi panoramiko bat hartzia.

“Higiene” berbia Hygieie jainkosa grekuan dauka jatorrixa; Cos ugarteko Hipocrates mediku haundixan sasoian (K.a 460-370) jarri jaken izen hori osasuna mantendu eta gaixotasunak ekiditzeko arauei.

Greziar eta erromatarren artian oso zabalduta zeguan baiñuen erabilleria. Higienia asko zaintzen zeben arren, paradoxikoki ez zeben jaboirik erabiltzen korputza garbitzeko. ¿Zelan izan leike hori? Jaboian ordez, korputza oliba-orixo eta harian nahaste batekin igurzten zan, eta gero “strigilis” edo raspadore batekin kendu. Prozesu honekin azaleko zikiña eta hildako azal geruzak ederto kenttzen zittuezen, eta azala koipeztu eta garbixa geratzen zan. Koipeztu eta garbixa, bai; gaur egungo usarixuen arabera kontraesankorra dirudixan arren. Argi ikusten da hamen, “garbi” eta “zikin” kontzeptuak uste doguna baiño errelatibuaguak dirala.

Ekialdeko kulturetan be, hammam edo baño turkiarrak ezagunak dira millaka urtian: hónek lurrunezko bañuok garbikunde erritualetarako erabiltzen ziran batez be, baiña bide batez higienerako modu atsegin bat ba ziran. Kultura askotan agertzen jakuz hónen parekuak: saunia (Europa iparraldian), temazcal (Mexicon)...

Erdi Aro hasieran be (VII gizaldi inguruan) Europako estrato sozial guztietan erabiltzen ziran bañuak:

* Herrittarrak instalakuntza publikuetan bañatzen ziran; familixa osuak juatia zan ohitturia, andra-gizonak nahastian.
* Nobliak, gazteluetako sukaldetan hartzen zeben bañua, egurrezko tiñetan. Ez zan arrarua gonbidatuekin batera egittia, tiña berian edo ondoko baten. Esaten danez, Carlomagnok (K.o 742-814) bañua egunero hartzen zeban, baiña hau exzepziñua zan: artian normalena urtian 3-4 bidar hartzia zan.
* Monasterixuak gela bat izaten zeben, tiña askokin, eta hantxe bañatzen ziran praille guztiak.


Erdi Arua aurrera juan ahala, aldaketak etorri ziran Europako ohitturetan (txarrera). Hau ulertzeko, sasoi hartan gertatutako hainbeste faktore izan bihar doguz kontuan::

* Errelijiño burruka latzak: kontestu hortan, Islamak agindutako bañu erritualak gogoratzen zebelako edo, bañua sarri hartzia txarto ikusten hasi zan. Kronika zaharretan agertzen danez, Cordoba eta Granadako gortietan ura eta garbittasuna asko estimatzen zan; baiña Leon eta Gaztelakuetan ez zan halan.
* Erreforma Protestante eta Kontraerreforma Katolikuakin (XVI mendia) baño publikuak “inmoraltzat” jotzen hasi ziran. Batetik korputzan billuztasuna, ordurarte nahikua gauza naturala zana, lotsagarri legez hartzen hasi zan; bestetik, bañu publikuak giza harremanetarako esparru naturala ziran -sexu harremanak barne- eta hau onarteziña zan eredu moral barrixendako.
* Honen ondorixoz herrittar zehiak euren higienerako aukera bakarra galdu zeben (aberatsak ez, eurak pribatuan hartzen zeben-eta) eta XVI-XVII mendietan populaziñuan higiene maillia Historiako bajuena bihurtu zan. Honek, jakiña, gaixotasunei atia zabaldu zetsan.


Gauzia gehixago korapillatzeko, sasoi horretan hirixak asko hazi ziran. Pentsatzen hasten bagara, basarrittar edo artzain batek ez dau izaten higiene arazorik: berak sortutako hondakin kopurua errez absorbitzen dau ingurumenak. Hiri haundixetan, ostera, absorbitze jasangarri hau ez da posible. Erroma edo Asiako antxiñako hirixetan estoldak eta garbittasun publikorako sistemak oso aurreratuta bazeguazen be, XVI mendeko Europako hirixak ez zeguazen prestatuta jente metaketarako, eta kaosa nagusittu zan. Edonun egitten zan kaka eta txixa; hiltegixak, azokak, narru industrixia, garraiorako aberiak... hondakin organikuak toneladaka pillatzen ziran nunnahi.

Jarri deixagun begiradia 1500 urtian, eta imajinau daigun orduko irudi erreal bi:

* Holandan, Rotterdameko Erasmo famosua 1469tik 1536ra bizi izan zan; bere idazkixetan agertzen danez, gauza naturalena zan kalian bertan kaka edo txixa edonun egittia. Hortaz gain, urbanidade aholku bat emon zeskuan: “ezagunen bat kakaegiñian topatzen badozu kalian, hobe kasorik ez egittia; halakuetan agur egittia edukaziño txarrekua izaten da-eta...”).
* Galizian, Europa osotik etortzen ziran erromesak Compostelara. Hille asko oiñaz emon eta gero, Lavacolla izeneko lekura heltzen ziran. Izenak diñuan modura (latinez “lava”=garbittu, “colla”=barrabillak) hiri santura sartu aurretik garbitzeko lekua izaten zan berau. Hala eta guzti be, dan-danak ez ziran garbitzen; eta hala eginda be, bide osuan erabillittako erropak ez zittuen aldatzen; horretara, pentsatzekua da zelako girua egongo zan Katedralian ehundaka erromes bertan pillatzen ziranian. Euren antza zeozelan “garbitzeko”, bedar eta intzensuak erretzen ziran: hau da “botafumeiro” famosuan jatorrixa.


Zikinttasunan mailla gorena hirixetan igartzen zan gehixen, beraz: eta hau izurrite, epidemia eta gaisotasun klase guztiendako maxixa izan zan, geruago azalduko dogun legez. Baiña jarraittu daigun higiene pribatuan historixa pizkat egitten.

XVIII mendian, etxeko hondakiñak leihotik jaurtitzia debekatzen hasi zan. Hirixetan zaborra lagatzeko tokixak gertatu ziran; gaiñera, estoldak eraiki eta etxietan “komunak” agertzen hasi ziran (hau da, auzo-kakaleku amankomunak estolderixara lotuta). Sasoi hórretxetan asmau ziran lixibia, “water closet” eta bestelako garbittasun-tramankulu batzu be, nahiz eta ondiok aberats gitxi batzundako gauzia izan.

Bañu publikuak txarto ikusitta egon arren, sekulan ez ziran guztiz debekatu eta XX menderarte iraun zeben. Herrittar zeien etxietan “komunak” egoten ziran, hau da, pegora guztirako kakaleku amankomunak, baiña korputza garbitzia aparte izaten zan: sukaldietan (tiñetan) edo bestela bañu publikuetan egitten zan hori. Hala eta guzti be, herrittar guztien amesa zan baiñu pribatu bat eukitzia, aberatsen modura; eta hau XIX mendian asko erreztu zan etxietara ur korrientia ekartziakin batera. Kuriosidade modura, lehelengo probak kartzeletan egin ziran (1845) eta gero Iparrameriketako hotelak izan ziran komun pribatuen modiakin hasi eta zabalkundia bultzatu zebenak.

Europako higiene publikuan historixiari begirada panoramiko bat bota ezkeriok, publikotasunetik pribatutasunerako joera bat egon dala ikusiko dogu. Antziñako Erromatarren baiñu kolektibuetan jentiak, aberats nahiz pobre, alkarrekin jarduten zeben kakaegiñian; gero, XX mende hasierako kaleko etxietan, piso bakotxeko 4 bizitzendako “komuna” ezagutu zeben gure ámamak; azkenik gaur egunian, etxebizitza guztietan dakagu bañua.... Eta pribatutasunerako joeria ez da ondiok geratu: gero eta normalagua da-eta etxe bakotxian komun bat baiño gehixago izatia...

08.02.27

20:28:02 , Oier , 212 hitz, 57 aldiz ikusia  
Atalak: Uncategorized

Garbittasun ohitturak aztergai

Erdi arotik zetorren garbittasun konzeptuan aldian, XIX mendian osasun arluan iraultzia gertatu zan Europan: epidemia eta izurritiei behingoz aurre egitteko, gobernuak eta mediko elkartiak elkarlanian jardun zeben higiene publikua bultzatu nahixan. Horretara, juan dan 100 urtian sartutako garbittasun ohitturei esker gure osasun maillia izugarri igo da. Lehen oso normala zan emakume batek 10 ume euki eta euretatik erdixa galtzia; oin barriz, oso ume gitxi hiltzen dira lehengo aldian. Gaur egunian guztiz normaltzat dakaguzen ur korrientia, antisepsia, komunak, zabor-bilketa zerbitzuak edo alkantarillak XIX mendeko osasun “iraultza” koordinatu honi zor detzaguz.

Gaur egunian darabigun garbittasun eredua be, XIX mendeko honen oiñordekua da. Eta azken urtietan, paradoxikoki, gero eta sarrixago garbitzeko zaletasunak osasunandako dakazen kaltiak be ezagutzen hasi gara: alergiak, azaleko gaixotasunk, korputzeko defentsak jaistia...

1980 inguruan astian behin dutxatzen giñan, askok gogoratzen dozuenez, eta hori zan normalena euskal familixetan. Atzerago juanda, 1900ko europar normalak (aberatsak barne) urtian behin bañatzen ziran, zihetzago esanda San Silvestre egunian. 1850ian barriz, jentia gaixotzian eta ezkondu aurretik bakarrik hartzen zeban bañua. Eta gaur egunian... jente asko “zikin” sentitzen da egunero dutxau ezian. ¿Zer da egokixena? Osasun arazo guztietan legez, erdibidian eta zentzunian topauko dogu erantzuna.

Datozen astietan argitaratuko dogun idazki txorta honetan, higienian errelatibotasuna agerixan jartzen ahaleginduko gara; horretarako, historian zihar “garbittasun” kontzeptuak izan daben aldaketak ezagutuko doguz.

08.02.24

10:58:42 , Oier , 659 hitz, 91 aldiz ikusia  
Atalak: Uncategorized

O’Paybo, Eneko Landaburun proiektu barrixa Argentinan

“Nekazal bizimodua atsegin eta erakargarrixa bihurtu nahi dogu, herri txikixetako jentiak ez deixan premiñarik euki hiri haundixen auzo marjinaletara juateko”

Mamen Maeztu eta Eneko Landaburuk Argentinan topau dabe euren “lugar en el mundo” barrixa. Aspaldittik zebizen Euskal Herrixan Atseden-Etxe eta Osasun Eskola barri bat egitteko leku billa eta hala ezagutu giñan, Zuberoako aukerak aztertzen; azkenian baiña, hamengo preziuengaittik ezin izan zan ezer bideragarririk lortu. Ustekabian, Mamenen aitta Benigno hil zan 2006ko Ekaiñian eta herentzia txiki bat laga zetsen; numeruak eginda, ikusi zeben Europan bolondres bati ostatua emoteko bihar dan diruakin, Ameriketan hamar pertsona mantendu zeikiazela. Benigno Maeztu Oiongo nekazari zehia izan zan, pobrezia asko ezagututakua; bere omenez, diru hori Ameriketan nekazari behartsuen alde erabiltzia erabagi zeben. Handik eta hamendik billa ibilli eta gero, 2006ko Abenduan Argentinako Misiones probintzian topau zeben erosteko moduko basarri zahar edo “chacra” bat. O’Paybo izena jarri zetsen, bertako guarani hizkuntzan “esnatzia” esan gura dabena; ordutik han dabiz, lokalki txindurri lanian asmo globalak lortu nahixan.

Eneko Landaburu Pitarquek aurkezpen askorik bihar ez daben arren, komeniko da bere ibilbidian zertzelada batzu hamen ipintzia. Idazle eta dibulgatzaillia, medikuntza titulua 1978an estreinatu zeban Nicaraguako iraultzan; Euskal Herrira bueltauta Higienismua, Elkarrentzuketa eta Osasunan Autogestiñua bultzatzen jardun dau urtietan, Sumendi elkartian sustatzaille modura. Euskal herriko lehelengo Atseden-Etxiak be berak bultzautakuak izan ziran, eta harrezkero Higiene Vitalan osasun-ereduak gero eta jarraitzaille gehixago dakaz Euskal Herrixan.

Bere mahaixan atzeko parapetotik berba egitten deskuan medikuan eredua apurtuta, Landaburuk kontsulta gehixago ez pasatzia erabagi zeban oin dala urte batzu. Horren ordez, pazientian inplikaziño zuzena eskatzen dau: behin osasun arazuak identifikatutakuan, pazientia prest egon bihar da bizimodua aldatzeko. Osatzen dana pazientia bera izan bihar da-eta; osagilliok bigarren planuan geratzen gara, katalizadore edo laguntzaille papela betetzen. Horregaittik, Landaburu ez da osasun fisikuan zainketara mugatzen; ikusi daigun bestela O’Paybo Atseden-Etxe eta Osasun Eskolan dakezen helburuak:

* Gizakixan ongizaterako ikasi, ikertu, esperimentau eta erakutsi.

* Ongizate fisikua: elikaduria, ariketia, atsedena, erlajaziñua.

* Ongizate mentala: adimen razional, emozional, existentziala, elkartasuna, aldarte moldaketia, umore ona, memorixia, burujabetasun afektibua, komunikaziñua, gustora ikaste/erakustia.

* Ongizate soziala: pakian elkarbizitzia, gatazken konponketia, gizarte elkartasuna, osasun eta higiene laborala, istripuen prebentziñua, drogamenpekotasunak.

* Ingurumen ongizatia: nekazaritza eta etxebizitza ekologikua, zabor-gorotz-ur grisen birziklapena, energixa berriztagarrixak, eko-basarrixak, garapen jasangarrixa, nekazari gaztiei bekak.

* Bizitza aldixak: sorkuntzia, haurdunaldixa, erditzia, edoskitzia, ume-jagotia, zahartzarua, herixotza duiña.

* Giza gorputzan autosendatze ahalmena ikertu, elikaduria, atsedena eta gogua erabillitta. Ikerketen emaitzak argitaratu eta gizarteratu, bereziki osagillien artian.

* Antzerako kezkak dittuan beste pertsona, talde edo erakundiekin harremana.

* Babesa eskindu: mundua hobetzeko biharrian dagozenei; behartsuenei (bereziki emakume eta aborigenak); nekazarixei. Nekazal bizimodua atsegin eta erakargarrixa bihurtu nahi dogu, jentiak ez deixan euki gogorik hiri haundixen auzo marjinaletara juateko.

* Halako zentro barrixak beste lekuetan sortzen lagundu.

Momentuz, lau lagun dagoz modu egonkorrian O’Paybon bizi izaten, lau zamari eta txakur batekin. Ondiok ez dittuez egoiliarrik hartzen, baiña lehen bait lehen hasi nahi dabe: beti be gaixotasun kronikodunak, atsedena, erlajaziñua, elikaduria eta barauan bittartez bere autosendatze ahalmena erabiltzen ikasi gura dabenak. Edozein paziente klase hartzeko prest badagoz be, aukeran nahixago dittuez mundua hobetzeko lanian diharduenak eta nekazari behartsuak.

Dana dala hortan hasi aurretik gauza asko konpondu biharra dake, baiña baliabide gitxi. Horregaittik, kolaboraziño billa dabiz hónek arluetan biharra egin gura daben bolondresei (jateko eta ostatu trukian):
• Ortua eta fruta arbolekin nekazal biharrerako.
• Dibulgaziñorako.
• Rekadista, etxian garbiketa/mantenimendua, sukalderako.
• Erizaintza, diagnostikorako.
• Lege aholkularitzarako.
• Informatikarako.
• Eraikuntzarako: momentuz etxian 11 egoiliarrendako lekua dake, baiña etxolak eraikitta beste 30 pertsonendako lekua egin nahi dabe, 15 egoiliar eta 15 bihargiñ.

Jakiña, esku biharraz aparte dirua be oso ondo etorriko jake eta baitta aholkuak eta bestelako babes klase guztiak be. Mamen eta Eneko ezagutzen doguzelako, eta guztiz proiektu fidagarri eta zintzua dala ba dakigulako, artikulo hau idatzi eta zuen laguntzia aittatutako edozein formatan eurei helaraztera gonbidatzen zaittuegu.

Mamen Maeztu eta Eneko Landaburu
Los Cedros esquina con Ruta 225
Caa Yari C.P. 3317 (Alem). Misiones (Argentina)
Tel. (0054) 9 3754 415 823
E-posta: enekolan@gmail.com mmaeztu@gmail.com Webgunia: www.opaybo.org
Kontu korrontiak:
MACRO (Alem, Misiones): 2850008-9 4009406524169-8
CITIBANK (Bilbao): 0122 0079 81 0079197107

08.02.21

21:15:05 , Oier , 415 hitz, 49 aldiz ikusia  
Atalak: Uncategorized

Osasunaren autogestioa

Termino hau orain dela urte batzutatik da ezaguna Euskalherrian, batez ere Eneko Landaburu mediku higienistak egin duen dibulgazio lanari esker. Kontzeptu honek gizakiaren burujabetasuna eta askatasunarekin zerikusi handia du.

Zuetako asko erabiliko duzue hitzetik hortzera “autodeterminazio” hitza. Normalean bera entzun eta herri baten pentsatzen dugu, bozketa edo erreferendumetan. Hala izan daiteke noski, baina esan dezagun pertsona bakoitza bere buruaren jabe bihurtu arte, nekez ahal izango duela ezer egin bere herria autodeterminatu dadin. Herri aske bat pertsona askez osatutakoa da; bestela ez da.

Bere arima bakean ez duenak bakearen alde egin ezingo duen bezala, askea ez den pertsonak ezingo du lagundu bere herriaren askatasuneranzko bidean. Eta pertsona bat burujabea izango bada, zati handi baten osasuna gestionatzen dakielako izango da.

Lehenik eta behin, jakin behar duzu norena den zure osasunaren ardura: ez da medikuarena, ez belagilearena, ez inolako terapeuta-guru miragarrirena... zure osasunaren ardura zeurea da bakarrik. Gaisotasun bat dagoenean zeu sendatzen zara, zeure inmunitate sistemak dira mikrobioak hilko dituztenak; guk, terapeutak, lagundu egin zaitzakegu bakarrik; baina sendatu, zeu egingo zara.

Askotan etortzen zaigu kontsultara jendea gauza ezinezkoak eskatzen: “Kokoteko mina eta anginak ditut sarri; asto baten modura egiten dut lana, kirolik batere, parrandara ilea bustita, zilborra bistan eta 20 zentimetrotako takoiekin ateratzea gustatzen zait; hala ere, sendatu nazazu”. Adibide honetako pertsonak hobe izango luke Lourdesera joatea mirari eske, guk ez baitugu denporarik alferrik galtzeko. Sendatzea nahi duenak bere gorputza ezagutzeko eta bizimodua aztertzeko prest egon behar du; norberendako kaltegarriak diren gauzak aurkitu eta aldatzeko. Guk, osasun profesionalok, lagundu egingo diogu sendabideak iradokitzen eta osatze prozesua arintzen; baina ibilbidea berak egin beharko du. Pilula, masaje edo terapia miragarririk ez zaitu sendatuko gaitzaren sustraia ez baduzu aurkitzen eta aldatzen.

Osasunaren autogestioa ez du esan nahi medikoengana sekula ez joatea. Hezur bat hausten badugu adibidez, behar-beharrezkoa izango dugu ospitalera joatea, eta ona da aukera hau izatea. Baina gure bizitzako aje gehienak txikiak izaten dira: bizkarreko minak, katarroak, infekzio txikiak... hauek gobernatzeko ezaguera minimo bat izan beharko genuke, gure amonak zuten bezala.

Artikulu motz honekin, gure helburua ezin da izan irakurleei osasun burujabetasunaren giltzak ematea, hau prozesu luze baten ondorioa izan behar baita: norbere korputzaren funtzionamendua ezagutu (obserbatu, irakurri), berez sendatzeko dituen baliabideak erabiltzen ikasi (sukarra, depurazioa...). Bide liluragarri horretan sakontzen hasteko abiapuntu ona duzue “Cuidate compa” liburua, goian aipatutako Eneko Landaburu Pitarque medikuarena. Azken finean, gure gorputz-gogoaren ahalmen ezkutuak baliatzen ikastea da kontua, gure osasunaren ardura inoren eskuetan utzi barik.

Eta hasierako puntuarekin lotuta, zenbat eta osasun arloan burujabeago izan, orduan eta gehiago erraztuko dugu gure herriaren autodeterminazioa. Osasuna eta askatasuna!

Otsaila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << < Unekoa> >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29    

Gure arbasuak 199.950 urte pasau dittuez osasuna autogestionatzen; azken 50 urtiak, ostera, nahikuak izan dira antxiñako etxekoandren irakaspenak galtzeko. Heldu zure osasunaren timoia, iñoren eskuetan laga barik! Hala egitten badozu, ez zaittugu askotan ikusiko gure kontsultan...

Bilaketa

XML jarioak

powered by b2evolution free blog software