« AI ERRAMUN ERRAMUN

08.07.23

09:14:12 , Talaiatik , 194 hitz, 215 aldiz ikusia  
Atalak: Uncategorized

ZORIONAK AITTITTA TXIKI

Aste bukaera hau berezia izango da Lekeition, Aittitta Txiki Kultur Elkarteak bere zilarrezko ezteiak ospatuko ditu, ametsez, lanez eta ilusioz betetako 25 urte mando.

Badakit nire blog honetan euskara gaitzat hartuta idatzi behar dudala, baina ez nuen aukera hau pasatzen utzi nahi nire omenaldi xumeena egiteko hainbeste eman didan talde honi.

Nork esango zuen duela 25 urte Joxe Mielek eta Mari Terek martxan ipini zuten talde txikia hain handi bilakatuko zenik. Helburu xume batekin jaio zen taldea, gazteei alternatiba ematea, eta urteen eta lanaren poderioz instituzio bat bihurtu da herrian, bera gabe gaur egun Lekeitio eta bertako kultur mugimendua ulertzea ezinezkoa da. Gaur egun bizi dugun jendarte indibidualistan halako proiektu batek aurrera egin izana eta hainbeste errotu izana benetan txapela kentzekoa da, azken urteetan Joxe Mielek eta bere “ekipoak” era desinteresatu baten eman duten guztia omentzekoa da benetan.

Futbola, asto karrerak, zaldiak, txalaparta, elkartasuna, mendia, natura, musika, nazio eraikuntza, iparraldeko haizeak, jaia, tanborradia,… guzti hori eta gehiago da Aittitta Txiki. 25 urte arin pasatu dira, asko egin da, baina asko geratzen zaie/zaigu ere egiteko. Har ezazue ba nire zorionik berona eta segi horrela, Aittitta Txiki gabe ezer ez litzateke berdin. Joxe Miel jarraitu zaren bezalakoa izaten.

erantzun 1

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Urria 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Batzuentzat altxorra, besteentzat inposizioa, eta batzuontzat izatea. Euskara omen da Europako hizkuntzarik zaharrena, zaindu beharreko altxorra, baina zein da egunerokotasunean duen egoera. HITZAk eskainitako talaia eder honetatik euskararen inguruan idatziko dut: sortutako berriak, ekimenak, erasoak… euskararekin lotura duen edozerk izango du lekua talaia honetan.

Bilaketa

XML jarioak

powered by b2evolution free blog software