« Iñuzente egunekoaTxikikeri ikeagarriak »

08.10.02

12:24:59 , Ekilikua , 41 hitz, 1013 aldiz ikusia  
Atalak: Bartzelonatik

Komunismoaren garaipena

Zeinek esango zukeen. Kapitalistarik kapitalistenak estatuen interbentzio eske, liberalik liberalenak gobernuei eta parlamentuei negar-eske. Krisi handi honek kapitalista guztiak izutu ditu, sistema kolokan ote den.
Kapitalista guztiak komuneko tazan jarri dira, kakalarritan. Horixe, krisi honek ekarri duen komunismoaren garaipena. Gora komunak!

3 erantzun

Erantzuna from: BITXORI [Bisitaria]
Halan da, bai! Merkatu askea, komeni zaienean, eta orain eskean, denok poltsatik hartzeko. Txarrena da, benetan kaka praketan eginda betikook jarraituko dugula: behargin prekario, hipotekatuok. Eta zer esanik ez, ia-ia esklabutzan gure alboan bertan bizi diren behargin "paper-bakoak". Ez dago sistemaren interbentziorik poltsa zulatuen finantza meharretan. Konklusion? Komunismoa ez dakit, baina sistema hau ere ez doa ondo. Ez doa ondo, nahiz tapatzen eta disimulatzen saiatu.
08.10.03 @ 08:04
Erantzuna from: Kuantxu [Bisitaria]
Merkatu askia, ondo doianian. Eta euren irabazijak manteniduteko gobernuak danon dirua emon, lehen gitxi kentzen doskue ta! Kaka praketan biharrik topako ez dogun gazte eta etorkinari urtengo dosku. Ta lehendik be lekitton daukogun aukera bakarra lanera eta etxia erosten kanpora juatia ixan bada, ba oin horixe bez. Aurrera doan herria, bai jauna.
08.11.18 @ 12:50
Erantzuna from: Antuan [Bisitaria]
komunak ere ez dabiz oso ondo , etxebizitza gutxiago eraikitzen direnez Roca bezalako empresak ere kolokan Zornotza inguruan pabelloi berri bat ireki arren badakit jendea kaleratu dutela eta kapitalismoari buruz zer esan dezaket bada , pairatzen ari garela bere gainbera eta komunismoa teorian ezin hobea da baina praktikan ikusi da komunismoa ezarri zen nazio edo gizarte guztietan egon dela diktadoreren bat , beti dala espabilauren bat , ezin ga danok bardinak ixan pentsakera desberdinakin
09.01.08 @ 16:39

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Uztaila 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Hona hemen pentsamenduak; hona hemen bitxikeriak, gertaerak, ideiak; hona hemen txorakeriak zein seriokeriak; hona hemen bestelako irakurketak, ikuspegiak; hona hemen... ekilikua!

Bilaketa

XML jarioak

powered by b2evolution free blog software