« Tim Burtonen txapelaKomunismoaren garaipena »

08.12.28

19:25:29 , Ekilikua , 141 hitz, 574 aldiz ikusia  
Atalak: Ondarrutik

Iñuzente egunekoa

Futbola, aitortu behar dut, ez zait gustatzen. Egunotan ordea, zertxobait gehiago erreparatu diot egunkarietan-eta, euskal selekzioaren ika-mika dela eta.

Denok dakigu ez dela partidurik izan eta ez dela izango, aurtengoan behintzat, Iranen kontra. Aitzitik, atzo arratsaldean Bilbon bildu ziren milaka lagun euskal selekzio nazionala aldarrikatzeko.

Atzoko manifestazioaren albistea egunkarian irakurtzen geundela, esan diot gaur lagun futbol zale bati, “Partidurik ez aurten”. Eta esan dit, “Ene, ez dakizu ala!”. Ez nekien nik ezer. “Azkenean badago partidua”, jarraitu du.

Arraroa egin zait, ez dut-eta egunotan horren inguruko berririk entzun. Baina bueno, ni ez naiz futbol zalea eta, berak jakingo du. “Eta zeinen kontra ba?”, galdetu diot.

“Euskadi kontra Euskal Herria”. Serio, begietara begira, esan dit.

Segundo laurden ez da pasa barrez lehertu denerako. “Iñuzente!”, barre egin dit bizkarrean eskuz emanda. Neuk ere barrez erantzun diot. Izan ere, gaur iñuzente eguna da.

Erantzun 1

Erantzuna from: frantxute ondarrutarra [Bisitaria]
makina bat inuzentada ein ixan di gure kuadrilan bañe hau asko gusta gasta. Zu lagun ez preokupa, zu ta futbola, ardau ta ure morukuk zaze ta,jejeje,bañe zurin uno. gorantzixak grenoble aldetik, hon baakixu zure bloga segiutendotela.
09.01.06 @ 19:57

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Uztaila 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Hona hemen pentsamenduak; hona hemen bitxikeriak, gertaerak, ideiak; hona hemen txorakeriak zein seriokeriak; hona hemen bestelako irakurketak, ikuspegiak; hona hemen... ekilikua!

Bilaketa

XML jarioak

powered by b2evolution free blog software