« Pentsamendua erosi nahi? Ez, eskerrik askoEuskaldun izatearen trabak »

08.03.27

18:09:22 , Ekilikua , 387 hitz, 227 aldiz ikusia  
Atalak: Bolognatik

Bizkaiko Venezia

Atzerrira bidaian joaterakoan turisten Biblia bilakatzen dira kasik gida liburuak. Gaur egungo turismo masibo edo fototurismoa bitxia da benetan, badirudi batzuk gehiago begiratzen diotela gida hauetako argazkiari benetan bisitatzen ari diren herriari baino. Hain modan dagoen fototurismo hau egitekotan, beraz, erosoagoa litzateke (eta batez ere merkeagoa) etxeko sofan geratu eta gida liburu hautako argazkiak goitik behera ikustea... azken finean, fototuristari ez zaio interesatzen argazkia mugatzen duten lau marretatik kanpo dagoena.

Fededunak Bibliaren dogmak irensten dituen legez irensten ditu fototuristak gida liburuko argazkiak zein letrak. Eta bidaitzerako orduan dogma horiek baino ez dituzte bilatzen bere begiek (beti ere argazki kamararen begizulotik begira): argazki berberak ateratzea eta gidaliburuan gomendatutako tabernetako kafea dastatzea.

Bada, atzerrian nagoela aprobetxatuz, neure herriaren bila hasi naiz italierazko gida liburuetan. Eta nire dogma bakarra dogmetan ez sinistea bada ere, egin dut ahalegina. Alegia, fototurista dogmatikoaren paperean sartu naiz. Eta topatu dut Ondarroa:

ONDARROA
Qualche anima poetica l'ha chiamata "Venezia della Biscaglia". L'immagine è audace, forse un po' esagerata, ma non cosi lontana dalla nostra opinione.
Il centro storico si stende in mezzo a un'isola artificiale cinta de un largo canale. Alcuni ponti vetusti, tra cui il ponte Viejo dall'aspetto prettamente medievale, begli edifici, insoma tutti gli elementi degni di una gradevole camminata. Il vero porto, quello che ospita la più importante flotta d'alto mare da una piccolìsima spiaggia. Ci è piaciuta l'atmosfera di Ondarroa; pecato che una urbanizzazione selvaggia l'abbia deturpata.

IL VIAGGIATORE. Le Guide Routard: Paesi Baschi, Spagna e Francia. Edizione 2001/2002

Hau da, arima poetikoren batek Bizkaiko Venezia deitu izan diola Ondarroari dio gidak. Baina ondorengo esaldian azaltzen du irudia beharbada exageratuegia dela, nahiz eta herria izan polita den. Besteak beste, alde zaharra kanal batek inguratzen duen irla artifizial baten gainean dagoela dio gidak, hainbat zubi ederrez jantzia. Eta ni, neure fototurista dogmatiko paperean sartuta, hasi naiz Ondarroara buelta egiten dudanerako prestatzen... gondola bat alokatu beharko dut Italiako Venezian Bizkaiko Veneziako alde zaharrera ailegatzeko.

Eta azken esaldian harribitxi bat (egiaren bat ere aurkitu baitaiteke Biblian): "bekatua da halako urbanizazio basatiak herria hondatu izana". Hormigoizko oihan bat da, hortaz, Bizkaiko Venezia, geratzen zaizkion leku birjin apurretara ere hedatuz doan hormigoizko oihana.

Artibain behera gondola batean abiatuko da agian fototurista domgatikoren bat Bizkaiko Veneziaren bila, hormigozko oihanean gida liburuan ikusitako argazki berberak egiteko prest. Ez duzue ordea ezagutu ere egingo nor den, argazki kamarak estaliko dio-eta aurpegia.

erantzun 1

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Uztaila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Hona hemen pentsamenduak; hona hemen bitxikeriak, gertaerak, ideiak; hona hemen txorakeriak zein seriokeriak; hona hemen bestelako irakurketak, ikuspegiak; hona hemen... ekilikua!

Bilaketa

XML jarioak

powered by b2evolution free blog software