| « Bizitzaren "kudeaketa" |
"Hodeietan zagoz!" Aspaldi esan ete dotsue holakorik? Hartzen ete dozu astirik, pixkatean bada be, hodeietan egoteko? 'Carpe Diem' deitu dotsadan burutazino tartetxu honetan horixe partekatu nahiko neuke, ba, hau irakurten hasi zaren horregaz. Tarte bat, beste ezer be ez egitteko.
Jaiki-beharra-jan-beharra-etxea-beharra-jan-lo kate estuak zihetz harrapatute sentitu ete zara zeu be inoiz? Ala, benetan kexetan garen baino gitxitxuago kexatu beharko genuke eta edertotxu bizi gara? Bietatik, akaso. Egunean behin, gitxienez, ia lortzen dozun, ba, 'hodeietan' egoteko tarte bat: pentsetan, amesten, mosuke, barrezka, olgetan...
Carpe Diem adiskidia! Bizi eguna. Sentidu bizirik, zeure biziari sentidua(k) emonez... Zertara etorri gara, bestela, mundu honetara ba?
Sekula erosi ezin dan hodeia da, niretzat, carpe diem. Ez erosketak egitera joatea gero erosketak egitera joan zarela esateko. Ajentzia batek sekula be antolatu ezingo lukeen bidaia hori. Norberea. Hurre zein urrun, baina sentiduz. Konpartiduz.
Bueno, lehenengo ataltxue izateko nahiko poetiko-traszendental arraro geratzen dabil berau! Astunegi geratu baino lehen, oparitxu bat emon nahi dotsut. Saiatuko naz, beti be, holakuak egiten.
Hara: hodeietan galtzeko leku bat bisitatzea gomendatzen dotsut. www.cloudappreciationsociety.org. Benetan kuriosoa begitandu jat. Hodeiak 'apreziatzeko' elkartea! Argazki ederrak dagoz, benetan, web orri horretan. "Hodeiak naturaren poesia dira", dio elkartekoen manifestuak. "Hodeiak ameslarientzako dira, eta eurei begira egoteak on egiten deutso arimari", gehitzen dabe.
"Zeru-urdin-pentsamoldearen ('blue-sky thinking')banalitatearen kontra borrokatzen dogu"...
Sujerentea, ezta?