| HODEIETAN » |
Gizarte baten taupadie, akaso, aldixen-aldixen modan ipintzen diren berben arabera somatu leike. Ia: kaleko euskañolien gero eta gehiagotan entzuten diren berbak zeintzuk dira? Niri "sin más" eta "es lo que hay" etorri jatez, asko pentsatu barik. Euskañolkerixe alde batera lagata, goazen begitzera esakera horreen esanahixe: "beste barik" eta "hori da dagoena".
-"Zelan ibili zara,ba?"
-"Sin mas".
Grise, gero, benetan, erantzune. Ez ondo, ez txarto: sin mas. Indiferentzia transmititzen deust niri, behintzat.
-"Zer eingo dotsazu, ba! Es lo que hay!"
Honek, barriz, erresignazinoie dakar. Dagoenaren konszientzixe beharrezkue da, horixe baietz! Baina, ahal dala, dagoen hori begi kritikoaz begiratu beharko da, ba, eta aldatu behar bada aldatu. Ala... zer bestela? Gauzak dagozen moduen dagoz, eta kitto?
Bizi garen jendarte eroso eta teknologiko honetan, ganera, azken urtiotan esan leike dana kudeatu ahal dala. Horra beste berba magiko bat. Denbora kudeatzeko ikastaroetara joaten gara; harremanen kudeaketie da edozein negozio edo zeregin ondo juteko giltzarrixe, eta gertaera larri baten ondoren "erreakzioen kudeaketaz" berba egiten da komunikabidietako tertulixetan.
Eta... nago ni, ez ete dan batzuetan berba tekniko bategaz estaltzen maminaren eskasia. Zelan esan... Naturaltasun gehitxoagoaz ezin ete dira adierazi gauzak? Bestela, geure bizitzaren "kudeaketa" be ajentzia edo consulting baten esku lagateko bidien goiez...
Kirmen Uriben olerki batek dino, tarte baten:
"Uholak eraman du hitzen eta gauzen arteko zubia..."
Eroritako zubi hori, baina, benetan emondako besarkada bakoitzagaz, benetan botatako algara edo alarau bakoitzagaz zutuntzen da. Kudeatzaile bako bizitzan.
Artikulu honek moderazio zain dago...