Hasperen bat baino ez da bizitza. Bakarra eta laburra. Baina egun bakoitzak badaukoz nahiko ordu, nahiko une, bizi-bizirik sentitzeko. Gauza eta sentsazio xumeenetan dago, akaso, danok bilatzen dogun zoriona. Lurra landuz, pasiatuz, jendartean mundu hobe bat amestuz, idatziz, argazki bat atarata, barruan daroazuna margotuz, webgune interesgarri batean ikasiz, irakurriz... Iragana ezagutu, etorkizuna amesteko; baina oraina, unez-une bizita.