Edukira joan

Albisteak

Okelar bertso paper lehiaketa martxan jarri du bertso eskolak

MUTRIKU

2008-10-09 | 13:46:50

Okelar bertso paper lehiaketa martxan jarri du bertso eskolak

Egilearen adinaren arabera, bi mailatan banatuko dituzte azaroaren 20a aurretik aurkezten diren lan denak.

Herriko bertsolarietako baten ezizena darama urtero bertso eskolak antolatzen duen lehiaketak: Okelar. Bertso zein kopla idazteko aukera egoten da, eta aurtengoa jarri dute martxan.

Ez du erantzunik

Ezker abertzaleak aurkeztutako mozioari ezetz esan dio Udalbatzak

MARKINA-XEMEIN

2008-10-08 | 18:42:02

Ezker abertzaleak aurkeztutako mozioari ezetz esan dio Udalbatzak

Manifestazioa deitu dute zapaturako.

Markina-Xemeingo ezker abertzaleak agerraldia egin du udaletxe aurrean salbuespen egoera salatu eta Salbuespen egoerari stop. Euskal Herriak autodeterminazioa lelopean, zapaturako deitu duen manifestazioaren berri emateko. Manifestazioa 12:30ean hasiko da Karmengo Plazatik.

Ez du erantzunik

LEKEITIO

2008-10-08 | 16:50:28

Tailer bi egongo dira nagusientzat, burua eta gorputza «ondo zaintzeko»

50 urtetik gorako pertsonek eman ahal dute izena udaletxera deituta; tailer biak doan izango dira

Gorputza eta burua bizkor mantentzea helburu duten tailer bi ipiniko ditu martxan Udalak. 50 urtetik gorako herritarrei begira antolatu ditu ikastaro biok, urteetan aurrera daroan Bizitasunez Bizitzen programaren barruan.

Ez du erantzunik

Txomin Agirre 28ko obra lizentziari badaezpadako suspentsioa eman die

ONDARROA

2008-10-08 | 14:54:27

Txomin Agirre 28ko obra lizentziari badaezpadako suspentsioa eman die

Erabakia Administrazioarekiko auzietako epaitegiak hartu du, bizilagun baten eskariari erantzunda.

Urriaren 6an, epaileak hartutako erabakiaren jakinarazpen autoaren bidez, Administrazioarekiko auzietako 3. zenbakiko epaitegiak suspenditu egin du Ondarroako Udalak 2007ko ekainaren 4ean Txomin Agirre 28 eta alboko orubean etxebizitzak eraikitzeko obra handietarako lizentzia, «badaezpadako» neurri bezala. 

39 erantzun

Eskaladako munduko txapeldunaren ’psikobloc’-ak irekiko du mendi zikloa

MUTRIKU

2008-10-08 | 13:52:30

Eskaladako munduko txapeldunaren 'psikobloc'-ak irekiko du mendi zikloa

Angel Martinez eta Koldo Alabak eta Joxe Ramon Agirrek ere euren ikus-entzunezkoak aurkeztuko dituzte Zabielen.

Patxi Usobiaga, Angel Martinez eta Koldo Alaba eta Joxe Ramon Agirre. Horiek izango dira, hurrenez hurren, mendi zikloak edukiko dituen gonbidatuak.

Ez du erantzunik

AULESTI

2008-10-08 | 13:27:03

Mendi martxan izena emateko azken eguna hilaren 15a da

Aurten ere bi ibilbide egongo dira: luzea, 25 kilometrokoa, eta laburra, zortzikoa.

Aurten ere indarrez dator Aulestiko Ermitarik Ermita III. Mendi Martxa. Ibilbide luzeagaz eta laburragaz, zaharrei, gazteei eta umei zuzendutako ekimena da mendi martxa. Izena emateko epea urriaren 15ean amaitzen da, datorren eguaztena; mendi martxa hilaren 18an egingo da.

3 erantzun

Ganadu kopuru handia batuko du 24. Urriko Azoka Nagusiak

MARKINA-XEMEIN

2008-10-07 | 19:04:50

Ganadu kopuru handia batuko du 24. Urriko Azoka Nagusiak

88 postu eta zazpi gune izango dituzte bisitariek erosketak egin eta bertoko produktuak eskuratzeko.

Sekula baino ganadu gehiago egongo da aurten Urriko Azoka Nagusian. Halantxerik jakitera eman dute Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakari Jesus Mari Sarasuak eta Markina-Xemeingo alkate Jabier Alberdik gaur goizean egindako aurkezpenean. Urtez-urte egondako gorakada ikusita, eguraldiak lagunduz gero, iaz baino bisitari gehiago espero dituztela ere aurreratu dute.

3 erantzun

Udalak behin-behineko espaloia egitea lortu dute Entzusko bizilagunek

MUTRIKU

2008-10-07 | 17:32:33

Udalak behin-behineko espaloia egitea lortu dute Entzusko bizilagunek

Alkatearekin egindako azken bileran, aparkaleku eta segurtasun arazoei irtenbideak topatzen saiatu dira.

Entzustik hasi eta Patxuelaseneraino doan behin-behineko espaloia. Horixe da Entzusko Auzoko Lagunen Elkarteak azaldu duenez, alkatearekin egindako azken bileran lortu dutena.

6 erantzun

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.