
2008-05-16 | 13:15:29
Kultura
Izokinagaz egindako pintxoa izan da nagusi maila oneko lehiaketan
Epaimahaikideak bat etorri dira hiru pintxo onenak aukeratzean
Barakaldoko Ines Lagas de la Peņak egin du pintxorik onena 6. Euskal Herriko Arrain Pintxo Lehiaketan. Itsasaurreko karpan maila oneko sukaldariak bildu ziren atzo arratsaldean. Tartean, gainera, ez zen herrikorik falta. Herriko tabernak ordezkatzeaz batera, Bilbotik ere etorri zen bertokorik, plater goxoa prestatuaz familia eta lagunak ikusteko gogoz: Ander Agirreren kasua. Legatza aukeratu zuen pintxoa egiteko. Epaimahaiak ez zuen eduki erraz aukeraketa. Pantxo Bedialaunetak adierazi duenez, epaile guztiek hiru pintxo sartu zituzten irabazteko lehian. Bigarren pintxorik goxoena ondarrutar batek prestatu zuen: Aritz Urrestik, oilarra oinarri hartuta.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ander Agirre ondarrutarra pintxoa prestatzen, atzo.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.