
2008-05-14 | 17:10:00
Ezker abertzaleak etxeak egiteko proiektua ixilpean eroatea salatu du
Zelaia auzoan 64 etxe daude egun, beste 100 egin nahi ditu Udal Gestorak
Mendexako zelaia auzoak 98 etxebizitza egiteko proiektua dauka esku artean Udal Gestorak. Ezker abertzaleak, proiektua ixilpean eroan izana salatu du, eta horregaz batera, plateatzen den hazkundea desorekatua izango dela. Mendexa baserri giroko herria dela gogoratu du ezker abertzaleak, eta herri nortasuna kontuan eduki behar dela horrelako proiektu bat aurrea eroateko orduan. Horregaz batera, herritarren iritzia kontuan eduki behar dela gaineratu du, eta ez dela eduki. Hori horrela, ezker abertzalea herri eredu bat planteatzen dabil, eta herri batzarra egingo du aste bi barru, planteamendua aurkeztu, obrak zelakoak izango diren azaldu, eta herritarren iritzia jasotzeko.
ezkinatik | 2008-05-14
Txin txin txin txin diruaren hotsa, hori da PNVkuen legia. Da hoin Atapuerko etorriko da barbaridadiak botatzen.Egik min
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.