
2008-05-08 | 14:53:35
ZESTA-PUNTA
XX. San Gregorio Sariaren finalak ailegatu dira
Zestak hartuko du Mendibarren domekan, 16:30etik aurrera
San Gregorio Saria bere azkenak ematen dago. Final handiak jokoan, Mendibarren pilotalekua zesta-puntaz jantziko da domekan. «Ez galtzeko neurketak» 16:30ean hasiko dira. Kadeteek, gazteek eta elite mailakoek hartuko dute kantxa, batak bestearen atzetik, minutu zirraragarrietan. Tolosako bikotea izango dute Paredesek eta Ugartetxeak aurrez aurre, kadeteetan. Gazte mailan Berriatuko Zesta Eskolan geratuko da txapela. Mikelek eta Elkoro I.ak Beide eta Arizagaren aurrean neurtuko dituzte indarrak. Elite mailak ere herrikoak dakartza kantxara, final handian. Zein baino zein ariko dira Aimarrek eta Atxak osatutako bikotea, Alberdi eta Bilbao I.aren kontra.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Berriatuko Zesta Eskolako jokalariak eta Roberto Lekue hautatzailea, herenegun, Mendibarren pilotalekuko kantxan.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.